2024-04-01/06

Finisher®, nutrizioa eta energia markak akordioa berritu du Itzulia Basque Countryrekin Babesle Nagusi gisa

Kern Pharma laborategi farmazeutikoaren osasunerako eta
kirol-nutriziorako produktuen markak konpromisoa berritu du Itzuliarekin, eta, aurten ere, lasterketako eta Saiatuenaren sariko babesle nagusia izango da.

Aurten ere, Finisher®, Kern Pharma laborategi farmazeutikoaren osasunerako eta kirol-elikadurarako produktuen marka ezaguna, Itzuliaren babesle nagusia eta nutrizio-osagarri ofiziala izango da. Lasterketaren 6 egunetan, apirilaren 3tik 8ra, nazioarteko tropelaren txirrindularirik onenak nutrizio-produktuekin hornitu ahal izango dira, edizio berri honetako erronkak gainditzeko.

Aurreko bi edizioetan bezala, Finisher® markak saiatuenaren saria emango du egunero podiumean. Saiatuenaren Finisher® sariak etapa bakoitzean egindako esfortzua eta ahalegina saritzen ditu, besteak beste.

OCETAko presidente Julian Erasok dioenez, “Finisher® markak urteak daramatza Itzulia babesten, eta ezinbesteko bazkide bihurtu da. Aurten, Itzulia Basque Challenge martxa zikloturista beren produktuekin hornitzeko erronka planteatu genienean, ez zuten zalantzarik izan. Itzuliarekiko, txirrindularitzarekiko eta txirrindulariarekiko konpromisoa argia da”.

Kern Pharmaren aldetik, Cesc de Bodek, enpresa farmazeutikoaren Osasun eta Kirol Unitateko managerrak, honako hau dio: “txirrindularitza da Finisher®-en presentzia handiena duen diziplinetako bat, gure askotariko barra energetikoei, gelei eta elikadura-osagarriei esker. Gainera, 2020. urtetik, Kern Pharman gure ProTeam taldea bultzatzen ari gara, konpainiaren izena daramana; apirilaren 4an, Gasteizen Itzuliaren irteera-lerroan izango diren 23 taldeetako bat izango da”.

Finisher® Itzulia Basque Challenge martxan ere izango da

Martxa zikloturistan parte hartzen dutenek Finsiher® produktu ugari aurkituko dituzte ibilbideko hornitze-guneetan. Helburua da parte-hartzaile guztiek helmugara iritsi arteko kilometro bakoitzaz gozatzea. Hori errazagoa izango da kalitate handiko produktuekin ondo elikatuta eta hidratatuta badaude.
Parte-hartzaileek indarrak berritzeko aukera izango dute profesionalek Itzulian egiten duten bezala.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution