2024-04-01/06

Santurtzik Itzuliaren 4. etapa hartuko du, udalerrian hasi eta bukatuko dena

  • Etapa apirilaren 6an jokatuko da eta amaiera zirraragarria izango du herriaren erdigunean
  • Santurtziko Omar Fraile txirrindulari profesionalak ibilbidea prestatzen lagundu du

Gaur goizean, ofizialki sinatu da Itzuliaren laugarren etapa Santurtzin egiteko lankidetza-hitzarmena. Gainera, etaparen xehetasunak aurkeztu dira. Sinadura Santurtziko udaletxean egin dute. Bertan, Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea, Julian Eraso, OCETAko presidentea, eta Danel Bringas, kirol zinegotzia, egon dira, eta helmuga horrek udalerriari ekar diezaiokeenari buruz aritu dira.

Horri dagokionez, Santurtziko alkate Aintzane Urkijok honako hau adierazi du: «Ahalegin berezia egin duguetapa hori hartzeko, txirrindularitza profesionala oso presente baitago gure herrian, neurri handi batean Omar Fraile bizilagunari esker.Badakit Santurtzin kirol honek zale asko dituela eta ziur nago egun oso berezia biziko dugula».

Bestalde, Danel Bringas kirol zinegotziak hau gaineratu du: «Lasterketa hain garrantzitsu baten irteera eta helmuga hartzea eragingarria da gure herriarentzat. Inguruko herrietako bizilagunak edo zaleak Santurtzira etorriko dira egun ona pasatzera eta aukera edukiko dute arrantzarekin lotutako gure kultura eta gastronomia aberatsa ezagutzeko».

Sinaduraren ostean, Julián Erasok honako hau adierazi du: «Santurtzik apustu handia egin du, txirrindularitza onena herrira ekartzeko. Santurtziko erdigunean giro lasaia biziko dugu irteeran, bai eta amaiera zirraragarria ere». Horrez gain, hau esan du: «Omar Fraile santurtziarrak etapa prestatu izanak ukitu interesgarria ematen dio. Hemen egotea eta ‘bere etapan’ disfrutatu eta sufritu eta irabazteko aukera izatea espero dugu».

Lasterketako zuzendari tekniko Roberto Laisekak zera adierazi du: «Igoera eta jaitsiera askoko etapa izango da, oso egokia ihesaldietarako. Azken partean, La Asturiana mendatea igo eta Zugaztietara jaitsiko dira. 2021ean Sestaoko helmugan ikusi genuen bezala, azken zati hori erabakigarria izan daiteke etapako irabazlea zehazteko».

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution