2024-04-01/06

Errenteria eta Amasa-Villabona lotuko dituen Itzuliako 3. etaparen helmuga aurkezten da

Amasa-Villabonako alkate Beatriz Unzuek eta OCETAko presidente Julián Erasok hirugarren etaparen helmuga aurkeztu dute, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) izango dena.

Gaur, lankidetza-hitzarmena ofizialki sinatu eta hirugarren etapako helmugaren xehetasunak aurkeztu dira. Ekitaldia Amasa-Villabonako udaletxean izan da. Sinadura-ekitaldian, Amasa-Villabonako alkate Beatriz Unzue eta OCETAko presidente Julián Eraso izan dira. Biek baloratu dute helmuga horrek Gipuzkoako herriarentzat eta Itzuliarentzat duen garrantzia.

Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatetza azaldu du, “jakina denez, Euskal Herri osoan bezalaxe, txirrindularitzak jarraitzaile asko ditu gure herrian. Gainera Amasa-Villabonak, eta Aiztondo bailarak, txirrindulari harrobi garrantzitsu eta emankorra izan dute historikoki. Zentzu horretan, Villabonako Irrintzi elkarteak urte luzez txirindularitza harrobia lantzeko egindako lan handia azpimarratu nahi dugu, belaunaldi askori txirrindularitzaz gozatzeko aukera eskaini izan baitie. Azken urteetan Danena txirrindularitza taldeak hartu du gure herrian txirrindulari gazteekin lan egiteko lekukoa, eta egiten ari diren lana txalotu nahi dugu”.

Azalpenari gehitu dio, “dagoeneko 21 urte igaro dira maila goreneko txirrindularitza profesionalak gure herrian helmuga bat izan zuenetik, eta uste dugu honakoa momentu egokia dela berriro ere munduko txirrindulari onenek osatutako tropela Amasa-Villabonara ekartzeko”.

Bestalde, Julián Erasok txalotu egin du Amasa-Villabona bezalako herriek lurraldea sustatzeko egindako apustua. “Amasa-Villabonak txirrindularitza-tradizio handia du, eta urteak dira Itzulian ez zegoela. Pozten gaitu horrelako herriek lasterketaren parte izateko erakutsitako asmoa, maila goreneko txirrindularitza beren jendearengana hurbiltzeko”.

Itzuliako etapa luzeenaren ostean, tropelak Errenterian hasi eta
Amasa-Villabonan bukatuko den etapari helduko dio. Hirugarren etapa horretan, urduritasuna nagusi izango da, batez ere azken zirkuituan, errepide estuak eta malda gogorrak izango dituelako. Hika Txakolindegiko helmuga oso gogorra izango da, eta ikuskizun handia ikusiko dugu.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution