2024-04-01/06

Etapa 5

Ingeteam Parke Zamudio – Mallabia

5. etapa

Ingeteam Parke Zamudio – Mallabia

Ingeteam parke Zamudio - Mallabia
Oso etapa konplikatua izango da hasiera-hasieratik; ez dago lehen kategoriako mendaterik, baina txirrindulariek zapalduko duten lurzoruak etengabe gora eta behera egiten du, eta, eguraldiaren arabera, oso etapa gogorra izan daiteke. Taldeen taktikak erabakigarriak izan daitezke, eta amaiera izugarria izango da, azken kilometroan % 16ra arteko aldapa aurkituko baitugu, eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango.

5. Etapako sailkapenak

5. etaparen argazkiak

Horrela izan da 5. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Ingeteam Parke Zamudio

Gutxi gora-behera, Txorierriko bailararen erdian dago. Erdi Aroan bidegurutzea zen bertatik, batetik Bilbotik (ez da ahaztu behar hiriburuko sarbiderik nagusiena Zamudio ataria zela) Mungia igaroz Bermeoraino joaten zelarik eta bestetik Plentziatik eta Bilboko itsasadarraren eskumaldetik, Larrabetzu igaroz, jaurerriaren barrualdera. Komunikaziorako hain garrantzitsua zen bidegurutze hau, San Martin eta alboan dagoen torrearen jabeen botereaz biribiltzen zen. Guzti honek leku honi aparteko nagusitasuna ematen zion, bertan ekonomia boterea, pertsona zein merkadurien garraioa kontrolatuz, izpirituaren boterea eta militarren boterea batzen baitziren.