2024-04-01/06

Etapa 4

Vitoria-Gasteiz – Ingeteam Parke Zamudio

4. etapa

Vitoria-Gasteiz – Ingeteam Parke Zamudio

Vitoria-Gasteiz Ingeteam Parke Zamudio
Etapa honetan hasiera-hasieratik lehia bizia egongo da, ihesa irits daitekeelako. Lurzorua oso “nekeza” izango da. Amaieran igoera gogorra egongo da eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek aldeak lor ditzakete. Etapa honek bi lasterketa desberdin izango ditu, batetik Sailkapen Orokorraren alde borrokatuko direnena eta, bestetik, etapa irabazi nahi dutenena.

4. Etapako sailkapenak

4. etaparen argazkiak

Horrela izan da 4. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Gasteiz

vitoria etapa 4 itzulia 2022

Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.

Ezagutu ezazu!