2024-04-01/06

ŠKODAk bat egin du Itzulia Basque Country lasterketarekin

  • Aurten ere, Itzulia lasterketako ibilgailu ofiziala ŠKODA izango da eta marka txekiarrak 25 ibilgailu lagako dizkio antolaketari
  • Lasterketa datorren astean izango da, apirilaren 5etik 10era

Itzulia Basque Country lasterketa apirilaren 5ean hasiko da; aurten 13,9 kilometroko erlojupekoarekin hasiko da Bilbon, eta Arrateko Santutegira igoz bukatuko da, larunbatean, apirilak 10.

Itzuliak ofizialki jakinarazi du ŠKODArekin lankidetza berritu egin duela eta, hala, marka txekiarrak beste urte batez euskal lasterketa babestuko duela, txirrindularitzarekin duen lotura indartuz. Hortaz, 2021ean, marka txekiarra ibilgailu ofiziala izango da berriz ere, 25 ibilgailu antolaketaren esku utziz eta UCI World Tour nazioarteko egutegiko egitasmo enblematiko honen erreferente bihurtuz. Autoak epaileak, lasterketako zuzendaritzako kideak eta antolaketako langileak Euskadin barrena garraiatzeko erabiliko dira.

Flota horretan SUV gamako modeloak nabarmendu behar dira (KAROQ eta KODIAQ), baita OCTAVIA eta SUPERB gama arrakastatsuetako ibilgailu familiarrak ere.

“Poz handia hartu dugu ŠKODAk Itzulian eta txirrindularitzan konfiantza izaten jarraitzen duela jakin dugunean, mundu aurreko erakusleiho gisa. Dagoeneko urte asko eman ditu gurekin eta gure artean beste urte asko ematea espero dugu” azaldu du Julian Erasok, OCETAko presidenteak.  

ŠKODAk berretsi egin du Itzulia Basque Country lasterketarekin duen konpromisoa eta beste urte batez txirrindularitzaren berezko balioekin bat egin du: talde lana eta norbera gainditzea, enpresa txekiarraren DNAren parte baitira konpainia 1985. urtean sortu zenetik.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution