2024-04-01/06

Eusko Labelek 2021eko Itzulia Basque Countryko Mendiko Maillota babestuko du

· Kalitateko eta jatorriko euskal produktuen marka bereizgarriaren
erakusleiho izango da euskal itzulia
· Gure arrantzale eta baserritarrei laguntzeko eta tokiko produktuen
kontsumoa sustatzeko Eusko Jaurlaritza garatzen ari den kanpainaren
barruko ekintzetako bat da.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Eusko Label
markaren bidez, Mendiko Maillota babestuko du apirilaren 5ean, Bilbon, hasiko den Itzulia Basque Country 2021ean. Hala, Eusko Jaurlaritzak, ekimen berean bere helburu nagusietako bi elkartzen ditu: batetik, Euskal kirolari laguntzea, eta, bestetik, kalitateko eta jatorriko tokiko produktua sustatzea.

Eusko Label markak, kalitatearen eta jatorriaren bereizgarria denak, Euskadiko lehen sektoreko produktuen ezaugarriak babesten ditu, funtsean tradizioa, sustraitzea, benetakotasuna, bikaintasuna eta landa ingurunearen eta itsasertzaren jasangarritasuna direnak, eta ezaugarri horiek berak ditu, halaber, Itzulia Basque Countryk, Euskadiko kirol panoramako hitzorduetako bat denak.

Era berean, ekintza hau exekutibo autonomoa kalitate bereiziko elikagaiak eta edariak ekoizten dituzten lehen sektoreko eragileei laguntzeko eta produktu horien kontsumoa sustatzeko garatzen ari den kanpaina zabalaren barruan kokatzen da, batez ere Covid 19ak eragindako egungo egoeran eta aldi berean

Eusko Label markaren ospea handitu nahian egiten ari den kanpaina baita.
Horrela, duela gutxi abian jarritako “On Egin Bonoak” ekimenekin bat egiten du, ekoizpen eta erauzketa sektoreari eta txikizkako merkataritzari mesede egiteko, eta, aldi berean, Euskadin turismoa sustatzeko. Nekazaritzako elikagaietan eta arrantzako produktuetan egiten den 100 euroko erosketa bakoitzeko, 50 euroko bonua oparituko da Euskadiko ostatuetan egonaldiak egiteko. Bonuak emateko epea – 30.000 bonu guztira- 2021eko apirilaren 19an hasi eta abenduaren 31n amaituko da.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution