Jonas Vingegaardek maillot horia lortu du Hikako igoera gogorrean irabazi eta gero

  • Hikako malda gogorrak badu erregerik: Jonas Vingegaard.
  • Jonas Vingegaard sailkapen nagusiko lider jarri eta bihar maillot horia jantziko du.

Hirugarren etapara heldu gara. Sailkapen nagusirako faboritoek egutegian markatuta zeukatenetako bat da, sailkapenari begira eduki zezakeen garrantziagatik. Igoera eta jaitsiera ugari eta amaiera oso gogorra; horrelakoa zen etaparen profila.

Etapa 6 kideko ihesaldi batekin hasi zen; Nicolas Prodhomme (ACT, 17), Thibault Guernalec (ARK, 33), Simon Geschke (COF, 63), Georg Zimmermann (ICW, 107), Remi Cavagna (SOQ, 131) eta Pierre Latour (TEN, 226) izan ziren tropelari aurrea hartu ziotenak.

Baina tropelak ihesaldia hasieratik kontrolatu zuen. Horrela, gehieneko tartea 2 minutu eta 40 segundokoa izan zen. Jumbo Visma taldeak lasterketaren erritmoa kontrolatu eta abiadura oso handia ezarri nahi izan zuen.

Kilometroak pasatzen joan eta ihesaldia kideak galtzen joan zen, ibilbidearen gogortasunagatik eta ezarritako erritmo oso altuagatik. Azkenik, Georg Zimmermann (ICW, 107) eta Remi Cavagna (SOQ, 131) geratu ziren lasterketaren buruan. Orendain igotzean, tropelak erritmoa aldatu eta bi txirrindulari horiek harrapatu zituen helmugara 26 kilometro falta zirenean. Orduan, Jayco Alula eta EF Education – Easypost taldeak erritmoa markatzen hasi ziren multzokatutako tropelean.

Hainbat eraso izan ziren, eta Esteban Chavesek (EFE, 84), Laurens Huysek (ICW, 104) eta Bauke Mollemak (TFS, 155) zenbait metroko tartea lortu zuten. 15 kilometroren faltan, Esteban Chaves (EFE, 84) bakarrik geratu zen, eta, Mikel Landak (TBV, 141) erasoa jo bazuen ere, 15 segundoko tartea mantentzea lortu zuen.

Helmugarako 6 kilometroren faltan, James Knoxek (SOQ, 134) eta Juan Pedro LĂłpezek (TFS, 156) Chaves harrapatu zuten.

Azken kilometrora heldu behar izan ginen sailkapen nagusirako faboritoak ikusteko.

Hikako igoera gogorrak, % 26ko gehieneko maldarekin, hirugarren etapako irabazlea erabaki zuen. Jonas Vingegaardek hirugarren etapa irabazi eta Itzuliako maillot horia lortu zuen.

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia