2024-04-01/06

Jonas Vingegaardek Santurtzin irabazi eta tartea handitu du gainerako faboritoekiko

  • Jonas Vingegaard Itzulia erabakita uzten ahalegindu da, La Asturiana mendatea igotzen hasi eta berehala erasoa joz.
  • Jumbo Visma taldeko txirrindulari daniarrak maillot horia mantentzen du.

2023ko Itzuliaren ekuatorea gainditu eta laugarren etapara heldu gara, Santurtzin hasi eta bukatu dena. 175 kilometro eta 4 mendate eduki ditu.

Etapa azkar hasi da, ihesaldi-saiaketa ugarirekin. Hala ere, 40. kilometrora arte itxaron behar izan dugu honako 5 txirrindulari hauek ihesaldia osatu arte: Harm Vanhoucke (DSM, 76), Jonathan Caicedo (EFE, 83), Natnael Tesfazion (TFS, 157), Jon Barrenetxea (CJR, 194) eta Alan Jousseaume (TEN, 225).

Etaparen lehen zatian, Jumbo Vismak tropela zuzendu eta 6 minutu eta 45 segundoko abantaila hartzen utzi dio buruko taldeari. Etaparen bigarren zatian, Ineos Grenadier taldeak erritmoa handitu eta tarte hori oso azkar murriztu du. Ihesaldian, Jon Barrenetxeak puntu garrantzitsuak pilatu ditu mendiko sailkapenari begira.

28 kilometroren faltan, tropelak lasterketaren burua hartu eta sailkapen nagusirako faboritoak azken metrora arte lehiatu dira segundo batzuk lortzeko aukera eman duen esprintean. Dena da garrantzitsua sailkapen hain estua duen Itzulia honetan. Momentu horretatik aurrera, lasterketa azkar joan da eguneko azken mendatera heldu arte. EF Education- Easypost taldeak erritmoa handitu eta Jonas Vingegaard taldekiderik gabe geratu da. Mendatea igotzen bukatzeko 6 kilometro falta zirela, liderrak eraso oso gogorra jo du. Mikel Landa (TBV, 141) bikain aritu eta liderraren erritmoari eutsi dion bakarra izan da. Atzetik, beste talde batean, besteak beste, Enric Mas (MOV, 121), Ion Izagirre (COF, 61), Sergio Higuita (BOH, 53) eta David Gaudu (GFC, 91) geratu dira. Aurrean, maillot horiak lan guztia egin eta 28 segundoko tartea lortu dute.

La Asturiana igotzen bukatzean, buruko bi txirrindulariek 32 segundoko tartea eduki dute, eta azken 14 kilometroei aurre egin dizkiete etapa irabazteko aukera handiekin.

Mikel Landa eta Jonas Vingegaard ez dira helmugara arte gelditu, eta, azken metroetan ia-ia harrapatu badituzte ere, Jumbo Visma taldeko daniarrak etapa irabazi eta Mikel Landa bigarren sartu da.

Sailkapenak 4. etaparen ostean

Etapa irabazlea: Jonas Vingegaard (TJV, 161) 

Banakako sailkapen nagusia: Jonas Vingegaard (TJV, 161) 

Mendiko sailkapena: Jon Barrenetxea (CJR, 194)

Puntukako sailkapen nagusia: Jonas Vingegaard (TJV, 161) 

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Mattias Skjelmose Jensen  (TFS, 154) 

Taldekako sailkapen nagusia: SOUDAL QUICK-STEP 

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Mikel Landa (TBV, 141)

Saiatuena: Jon Barrenetxea (CJR, 194) 

Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution Â