2024-04-01/06

Sergio Higuitak esprintean irabazi du Amorebieta-Etxanon eta Jonas Vingegaardek maillot horia defendatuko du Itzuliaren azken etapan 

  • Jonas Vingegaardek maillot horia mantentzen jarraitzen du
  • Sergio Higuita azkarrena izan da Amorebieta-Etxanoko esprintean

Itzuliaren bosgarren etapa Ekin enpresaren instalazioetan hasi eta Amorebieta-Etxanon bukatu da. Eguraldi bikaina izan dute sailkapen nagusirako oso garrantzitsua izan zitekeen etapa batean.

Lehen kilometroetan, tropela lasai ibili da, zenbait ihesaldi-saiakerarekin. Irteeratik 10 kilometro baino gutxiagora zegoen Montecalvo mendatea funtsezkoa izan da ihesaldia sortzeko. Horrela, Soudal-Quickstep taldeko Remi Cavagna (SOQ, 131) eta Mattia Cattaneo (SOQ, 137) txirrindulariek tropelari aurrea hartu diote. Talde horretako bi txirrindulari Itzuliaren ihesaldi batean egondako azken aldian, helmugara heldu ziren elkarrekin; 2021ean izan zen, Ondarroan.

Gaur, 4 minutu eta erdiko abantaila izatera heldu dira. Orduan, Bahrain Victorious, Jumbo-Visma eta Jayco Alula taldeek tropelaren burua hartu dute tartea murrizteko. Tropelean abiadura oso handian ibili dira.

Helmugarako 50 kilometroren faltan, Ineos Grenadier taldea tropela zuzentzen hasi eta tarteak murriztu ditu. Buruan, Mattia Cattaneo (SOQ, 137) bakarrik geratu de arriskuaren aurrean. 17 kilometroren faltan, Daniel Felipe Martínezen (IGD, 1) taldeak harrapatu egin du.

Lasterketa oso azkar ibili da eta azken kilometroetako igoerak erabakigarriak izan zitezkeen. Txirrindulari guztiak aurreko postuetan egoten ahalegindu dira, etengabe gora eta behera ibili diren errepide estu horietan. Tropelean ilara luzea sortu da Ineos Grenadiers taldeak buruan jarritako abiadura handiaren ondorioz.

9 kilometroren faltan, malda gogor horietako batean, Enric Masek erasoa jo du, baina sailkapen nagusiko faboritoak atzetik joan zaizkio. Buruan 10 txirrindulari inguru geratu dira, eta maillot horiak erantzukizuna bere gain hartu behar izan du. Orduan, erritmoa moteldu eta beste txirrindulari batzuk taldean sartu dira. Guztiak Vingegaarden aurka; horrelakoak izan dira azken kilometroak. Taldera Jonas Vingegaarden taldekide Attila Valter (TJV, 167) heldu da eta erritmoa kontrolatu eta bere liderrari lagundu dio.

Azkenik, Sergio Higuitak etapa irabazi du esprint bizi batean; Bora-Hansgrohe taldeko kolonbiarrak azkarrena zela erakutsi du. Sailkapen nagusia berdin mantentzen da eta dena Eibarreko etapa nagusian erabakiko da.

Sailkapenak 5. etaparen ostean

Etapa irabazlea: Sergio Higuita (BOH, 53)

Banakako sailkapen nagusia: Jonas Vingegaard (TJV, 161)

Mendiko sailkapena: Jon Barrenetxea (CJR, 194)

Puntukako sailkapen nagusia: Jonas Vingegaard (TJV, 161)

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Mattias Skjelmose Jensen (TFS, 154)

Taldekako sailkapen nagusia: SOUDAL QUICK-STEP

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Mikel Landa (TBV, 141)

Saiatuena: Mattia Cattaneo (SOQ, 137)

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution