2024-04-01/06

Itzulia 2022 lasterketaren kartel ofiziala Javier de Isusi artistak diseinatuko du

Itzulia 2022 lasterketako kartel ofiziala Javier de Isusik diseinatuko du, “Tranparentes. Historias del exilio colombiano” obrari esker 2021eko Euskadi Ilustrazio Sariaren irabazleak.

Itzulia Basque Country lasterketak badu dagoeneko 2022ko ediziorako diseinatzailea. Aurreko hiru edizioetan bezala, 2019az geroztik, Literatura Lanaren Ilustrazioko Euskadi Sariaren irabazleak diseinatuko du Itzuliaren kartel ofiziala.  Aurten modalitate horren irabazlea Javier de Isusi artista bilbotarra izan da,  “Tranparentes. Historias del exilio colombiano” obragatik.

Itzulia 2022 lasterketaren irudi ofiziala datozen asteetan aurkeztuko da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin eta kartelaren autore Javier de Isusirekin batera, Bilboko Arte Ederren Museoan. 



Javier de Isusiri dagokionez

Javier de Isusi (Bilbo, 1972)

Formazioz arkitektoa den arren, bokazioz eta lanbidez komiki autorea da; 2004an estreinatu zen Los viajes de Juan Sin Tierra izeneko obrarekin; 600 orri baino gehiagoko komikien serie da, eta autoreak berak Latinoamerikan egindako bidaiek inspiratutako lana da; 2010ean bukatu zuen.

Serie horren atzetik iritsi ziren Ometepe, He visto ballenas (Espainia eta Frantziako jaialdi garrantzitsuenetako sarietan hautagai izan zena), Asylum eta La divina comedia de Oscar Wilde, 2020an Komikiaren Sari Nazionala lortu zuen nobela grafikoa.

Handik urtebetera Transparentes liburuak Euskadi Literatura Saria 2021 eskuratu zuen, Ilustrazioaren modalitatean. Urte berean El mar recordará nuestros nombres lana plazaratu zuen.

Bere lanak euskarara, frantsesera, portugesera, alemanera, finlandierara, ingelesera eta polonierara itzuli dira.

Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoaren logistika bazkide eta babesle nagusi berria Echemar izango da
Aurten ere Itzulia Basque Country lasterketako Sari Nagusia Banco Sabadell bankuak babestuko du
Itzulia Basque Country 2024ko edizioan 24 taldek hartuko dute parte