Leitza eta Viana artean korrituko den bigarren etaparen hasiera aurkeztu da

Mikel Zabaleta Leitzako alkateak eta Julián Eraso OCETAko presidenteak bigarren etaparen hasiera aurkeztu dute; Leitzatik abiatuko da, Nafarroan.

Lankidetza akordioa gaur sinatu da ofizialki Leitzan eta, bidenabar, irteeraren xehetasunak ere aurkeztu dira. Sinadura ekitaldian Mikel Zabaleta, Leitzako alkatea, eta OCETAko presidente Julián Eraso izan dira, eta etaparen hasierak Leitza udalerrian eta Itzulia lasterketan eragingo duena azaldu dute. 

“Leitza Nafarroan kokatutako herri euskaldun txiki bat da, eta hainbat diziplinatan kirolari handiak eman ditu. Oro har, kirolean aritzeko zaletasun handia dago eta, jakina, baita txirrindularitzan ere. Horregatik, Itzuliaren parte izatea eta mundu mailan oihartzuna duen kirol ekitaldi honetan parte hartzea oso mugarri garrantzitsua da guretzat, eta badakigu herriaren zati handi bat era batera edo bestera inplikatu egingo dela” azaldu du Mikel Zabaletak; gaineratu duenez, “bestalde, pandemiak kalte larria ekarri du gure herriko jarduera sozial, kultural eta ekonomikoan, eta tamaina honetako ekitaldi batek herritarren aldartean ere eragina izango duela pentsatzen dugu, baita tokiko jardueran ere”.

Bestalde, Julián Erasok txalotu egin du Leitza bezalako udalerriek lurraldea horrela sustatzearen alde egitea. “Poztu egiten gara horrelako herriek Itzulian parte hartzeko deitzen digutenean, haien herria, kultura eta jendea txirrindularitzaren bitartez erakutsi nahi diotelako munduari”.

Lehen eguneko erlojupekoaren ondoren, tropela Leitzatik abiatuko da Euskal Herriko errepideak zeharkatzeko. Herri txiki hau Leitzarango eskualdean dago eta 2022ko edizioko bigarren etaparen hasiera hartuko du; etapa horretan txirrindulariek Itzuliko etaparik luzeena osatu beharko dute, 207,92 km-koa, Leitza eta Viana lotuz.

Presentada la salida de la 2ª etapa entre Leitza y Viana
2022ko edizioaren zenbakiak
Daniel Felipe Martínezek eskuratu du Itzulia 2022ko txapela eta Ion Izagirrek irabazi du etapa nagusia   
Carlos Rodríguez nagusitu da Mallabian eta Remco Evenepoel da lasterketako lider berria