Itzulia 2022 lasterketan parte hartuko duten taldeak

Aurten 23 taldek hartuko dute parte Itzulian. 

Itzulia Basque Country sariketaren antolakuntzak dagoeneko igorri dizkie gonbidapenak UCI WorldTeams 18 taldeei. Itzuliak Alpecin-Fenix eta Team Arkea -Samsic taldeak gonbidatzeko betebeharra dauka, 2021eko UCI rankingean lortutako sailkapena dela medio. Bi taldeek uko egin diote parte hartzeko gonbidapenari eta, horrenbestez, talde hauek gonbidatu dira:

  • TotalEnergies
  • Caja Rural-Seguros RGA
  • Burgos-BH
  • Euskaltel-Euskadi
  • Kern Pharma taldea

Bost taldeek gonbidapena onartu dute eta Itzuliaren 61. edizioan lehiatuko dira. 

“Itzuliak nazioarteko egutegiko talderik onenak eta, ziurrenik, txirrindularirik onenak izango ditu berriz ere. Pozik gaude etxeko zein estatuko taldeak berriz ere gurean izango direlako. Gure ustez oso garrantzitsua da UCI ProTeams taldeei maila altua dutela eta egunero ikuskizun itzela eskaini ahal dutela erakusteko aukera ematea” azaldu du Julian Erasok.  

440.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETB1ekin 2026ko Itzulia jarraitzeko, 2007tik kuotarik onena lortuta 
Paul Seixasek 2026ko Itzulia irabazi eta historia egin du 
Paul Seixasek Itzuliko etapa nagusia irabazi du