Etapa 1

Vitoria-Gasteiz – Labastida

Itzulia 2023ko lehen etapan Opakua mendatea igoko dute, non mendiko lehen maillota lehiatuko baita. Puntu horretatik aurrera, errepide estuak eta oso bihurgunetsuak hartuko dituzte, Bastidako esprintetik igaro arte. Ondoren, protagonista airea izan daiteke. Teorian, etapa egokia da esprintean bukatzeko.

1. Etapako sailkapenak

1. etaparen argazkiak

Horrela izan da 1. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Gasteiz

Gasteizen, bizi berdea. Horixe da Euskadiko hiriburuaren lema: bizi-kalitate handiko hiria, Erdi Aroko iragana hiri moderno, industrial eta iraunkor bati dagokion garapenarekin uztartuz hazten jakin duena. Bertako ondare naturalaren barruan Eraztun Berdea nabarmentzen da: 33 kilometro bide, baso, hezegune eta muino, zeinak lehengoratze ekologikoko proiektu aitzindari bati esker berreskuratu baitira naturaz, aisialdiaz eta kirolaz gozatzeko. Gasteizek nazioarteko aitorpena jaso du horregatik, besteak beste, Europako Hiriburu Berdea (EB, 2012) eta Munduko Hiri Berdea (NBE, 2019) sarien bitartez.