2024-04-01/06

Etapa 2

Leitza – Viana

2. etapa

Leitza – Viana

Leitza Viana
Itzuliko etaparik luzeena; irteera gogorra izango da orografiagatik. Ziurrenik ihes txikiren bat sortuko da, baina zaila izango dute helmugara iristea, bezperako aldea segundo gutxikoa izango baita. Baliteke azken kilometroetan airea aurkitzea. Esprintetarako etapa aproposa da, talderen batek kontrolatu nahi badu.

leitza viana

2. Etapako sailkapenak

2. etaparen argazkiak

Horrela izan da 2. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Leitza

leitza 2022Leitza herri txiki bat izanik, hainbat diziplinatako kirolari handiak eman ditu. Oro har, kirolarekiko zaletasun handia dago, eta, jakina, baita txirrindularitzarekiko ere. Horregatik, Itzuliaren parte izatea, mundu osoan oihartzuna duen kirol ekitaldi batean alegia, oso garrantzitsua da guretzat, eta badakigu modu batera edo bestera herriaren zati handi bat inplikatuko dela ospakizun honetan.Bestalde, pandemiak eragin handia izan du gure udalerriko jarduera sozialean, kulturalean eta ekonomikoan, eta uste dugu horrelako ekitaldi batek ere bere eragina izango duela jendearen gogoan, bai eta tokiko jardueran ere.

Leitza bizi-bizia, aberatsa, euskalduna, anitza, naturazalea, historiaz betea, abegitsua eta askoz gehiago da. Apirilean gure herrira hurbiltzen direnek hori sentitzea nahi genuke. Ingurune ederrak ditugu, zorionez, eta haiek ere munduko txoko ezberdinetako ikusleei erakutsi ahal izatea plazerra izanen da guretzat.

Leitza herri parte-hartzailea da eta, ildo horretan, Udalean lelo bat erabili izan dugu azken urteotan, jarrera hori laburtzen duena: “Denok egiten dugu Leitza”. Apirilaren 5ean, Itzuliaren bigarren etapako irteera eta horren bueltan antolatuko ditugun gainerako ekitaldi eta ospakizunak ere, horrela izatea nahi genuke, denon artean eta denontzat.

Ongi etorri Leitzara!

GEHIAGO IKUSIÂ