2024-04-01/06

Etapa 1

Irun – Irun

Erlojupekoa bueltan da Itzulian; etapa laburra izango da, ez oso gogorra, baina zenbait aldapa izango ditu. Lehen tartea erabakigarria izango da ondo hasi eta erritmoa hartzeko. Hasi eta berehala galtzada harriko eremu txiki bat dago, % 10eko malda duena. Hor ikusiko dugu nor ari den serioan jokatzen. Zenbait aldiz gora eta behera ibili ondoren, igoera bakarra iritsiko da, 1,7 km-koa % 5,2n; gogor ekin beharko diote. Hortik Olaberria auzo osoa zeharkatu beharko dute, beherantz, udaletxera igotzeko aldapara iritsi arte. Sorpresarik ezean, ez da faboritoen arteko alde handirik espero.

1. Etapako sailkapenak

1. etaparen argazkiak

Horrela izan da 1. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Irun

XXI. mendeko bidaiaria bazara eta atsedena, kultura eta naturaren nahasketa eta oreka nahi baduzu, Irun da zure hiria.

Donostiatik eta Miarritzetik 20 minutura eta Bilbotik eta Iruñeatik ordubetera, harritu egingo zara bertako historia bereziekin, paisaia ikusgarriekin eta kultur aukera zabalarekin. Dena batean.

Donostiatik eta Miarritzetik 20 minutura; Iruñea edo Bilbotik ordubetera

Deskubritu ezazu bi herrialdeak batzen dituen Nazioarteko Zubia oinez gurutzatzearen sentsazio magikoa, eta bizi bertako kulturak aldi berean. Hemen bertan, jantzi erromesez eta bidaia ezazu iraganera, Santiagoko bidea eginez Irungo kaleetan barrena edo Oiasso erromatar museoko pasilloetan.

Har ezazu ostatu gure landetxeetan, naturaren erdian, eta ibil zaitez Hondarribia eta Hendaiarekin batera Txingudi Badia osatzen duten gure irletan, hondartzetan, zelaietan, paduretan eta basoetan.

Zatoz zure haurrekin, eta goza ezazu Irunek proposatzen dizkizun famili-planekin. Era berean, bertako pintxoekin euskal gastronomia tradizionala eta herrikoia dastatu ahal izango duzu, erosketak egin ondoren, hirian 1.200 establezimendutik gora daude eta.

Zatoz Irunera!