XXI. mendeko bidaiaria bazara eta atsedena, kultura eta naturaren nahasketa eta oreka nahi baduzu, Irun da zure hiria.
Donostiatik eta Miarritzetik 20 minutura eta Bilbotik eta Iruñeatik ordubetera, harritu egingo zara bertako historia bereziekin, paisaia ikusgarriekin eta kultur aukera zabalarekin. Dena batean.
Deskubritu ezazu bi herrialdeak batzen dituen Nazioarteko Zubia oinez gurutzatzearen sentsazio magikoa, eta bizi bertako kulturak aldi berean. Hemen bertan, jantzi erromesez eta bidaia ezazu iraganera, Santiagoko bidea eginez Irungo kaleetan barrena edo Oiasso erromatar museoko pasilloetan.
Har ezazu ostatu gure landetxeetan, naturaren erdian, eta ibil zaitez Hondarribia eta Hendaiarekin batera Txingudi Badia osatzen duten gure irletan, hondartzetan, zelaietan, paduretan eta basoetan.
Zatoz zure haurrekin, eta goza ezazu Irunek proposatzen dizkizun famili-planekin. Era berean, bertako pintxoekin euskal gastronomia tradizionala eta herrikoia dastatu ahal izango duzu, erosketak egin ondoren, hirian 1.200 establezimendutik gora daude eta.
Has ezazu eguna kafe urrintsu bat edo txokolate sendo bat hartuz gure gozotegi ezagutuenetan. Hartu indarra goizerdian, gure gozogintza tradizionaleko gozoki adierazgarrienetakoekin.
Bazkaltzeko ordurako, goza ezazu pintxoz betetako barrekin, edo eser zaitez mahaian gure sukaldari bikainekin.
Eta eguna bukatzeko, erlaxatu zaitez kopa bat hartuz gure terrazetan edo oinezkoentzako kaleetan.