2022ko Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira

Gaur, otsailaren 9an, Itzulia 2022ko ibilbide ofiziala aurkeztu da. Aurkezpena Hondarribiko Udaletxeko pleno aretoan egin da, irteera hartuko duen herrian. Lasterketaren 61. edizioa banakako erlojupeko batekin hasiko da Hondarribian eta Arraten izango du amaiera.

Julian Erasok eta Roberto Laisekak, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatearekin batera, 2022ko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute. Lasterketa apirilaren 4tik 9ra egingo da, 882,2 km zeharkatuz. Ibilbideak Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatuko ditu ordena horretan, Arrateko Santutegi mitikoan amaituz.

Roberto Laisekak, Itzuliaren Zuzendari Teknikoak, etapa bakoitza aztertzen du:

  1. Hondarribia – Hondarribia (CRI)

“Banakako erlojupeko etapa, 7,5 km Itzulia hasteko oso etapa laburra, aldapa txiki batzuekin. Lehen igoera puntuagarria izango da Mendiko Sariko lehen maillota lortzeko. Txirrindulari batzuk onena ematera aterako dira Mendiko Maillota eskuratzeko; Sailkapen Orokorrerako denbora alde txikiak sortuko dira.”

  • Leitza – Viana

“Itzuliko etaparik luzeena; irteera gogorra izango da orografiagatik. Ziurrenik ihes txikiren bat sortuko da, baina zaila izango dute helmugara iristea, bezperako aldea segundo gutxikoa izango baita.

Baliteke azken kilometroetan airea aurkitzea. Esprintetarako etapa aproposa da, talderen batek kontrolatu nahi badu.”

  • Laudio – Amurrio

“Etapa honek mamia izango du. Bi zatitan bana daiteke: lehena nahiko erraza izango da Laudiora iritsi arte, eta orduan bigarren zatian sartuko gara: hankak hausteko moduko zirkuitu bati bi bira eman beharko zaizkio, tartean errepide estuetatik igaroz, eta tropelean tentsio handia sortuko da tropelburuan kokatzeko.”

  • Gasteiz – Ingeteam Parke Zamudio

“Etapa honetan hasiera-hasieratik lehia bizia egongo da, ihesa irits daitekeelako. Lurzorua oso “nekeza” izango da. Amaieran igoera gogorra egongo da eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek aldeak lor ditzakete.

Etapa honek bi lasterketa desberdin izango ditu, batetik Sailkapen Orokorraren alde borrokatuko direnena eta, bestetik, etapa irabazi nahi dutenena.”

  • Ingeteam Parke Zamudio – Mallabia

“Oso etapa konplikatua izango da hasiera-hasieratik; ez dago lehen kategoriako mendaterik, baina txirrindulariek zapalduko duten lurzoruak etengabe gora eta behera egiten du, eta, eguraldiaren arabera, oso etapa gogorra izan daiteke.

Taldeen taktikak erabakigarriak izan daitezke, eta amaiera izugarria izango da, azken kilometroan % 16ra arteko aldapa aurkituko baitugu, eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango.”

  • Eibar – Arrate

“Itzuliko etapa nagusia izango da; hori esanda nahikoa da. Hasieratik oso etapa gogorra eta selektiboa izango da, eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek izango dute protagonismoa; talde zabala izatea garrantzitsua izango da etapa kontrolatu eta Arraten gailentzeko.”

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia