2024-04-01/06

2022ko Data Ofizialak: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa

UCI World Tourreko 2022ko egutegiak Itzuliko eta Klasikoko gizonezkoen probak izango ditu. Itzulia apirilaren 4tik 9ra jokatuko da. Donostia Klasikoa uztailaren 30ean izango da. Emakumeen modalitateari dagokionez, lasterketa berri bat izango dugu, Klasiko femeninoa zenaren oinorde gisa, baina hiru egunez jokatuko da, eta, bukatzeko, 2021eko Klasikoaren ibilbidearen oso antzekoa izango du. Maiatzaren 13tik 15era izango da, eta horren ondoren emakumeen Burgosko Itzulia jokatuko da. Data horiekin, emakumeen txirrindularitza profesionala indartu nahi da Espainian, lasterketa multzo bat sortuz bultzada emateko eta urteko sasoi horretan erreferente izateko.

Itzulia Basque Country egitasmoak bertsio femeninoa izango du

Azkenean, 2022an Itzulia Women errealitate bihurtuko da, eta UCI Women’s World Tour kategorian estreinatuko da. Proiektu honekin, Itzuliak eta emakumeen txirrindularitzak hazten jarraitzen dute. Estatu mailako emakumeen egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat desagertu eta gero, Euskal Herrian emakumeen txirrindularitza berriz ere punturik gorenera eramateko ahalegina egin du OCETAk.

Itzulia Women maiatzaren 13tik 15era izango da. Hiru eguneko lasterketa honek Euskadiko hiru lurraldeak zeharkatuko ditu, eta Gipuzkoan bukatuko da. Azken etapa horrek emakumeen Donostiako Klasikoaren lekua hartuko du egutegian.


“Albiste honek ilusio handia piztu digu, iaz zaila izan zen lasterketa aurrera ateratzeko laguntza lortzea, baina aurten konpromiso handiagoa dago. Euskal Herriak emakumeen txirrindularitzaren maila gorenera itzultzea merezi baitu” azaldu du Julián Erasok. “Lasterketa honi esker gure lurraldea are gehiago nabarmenduko da nazioarteko mapan; badakigu zaleek errepideak hartuko dituztela, gizonezkoen Itzulian egiten duten moduan”.

Datozen hilabeteetan 2022ko lasterketen inguruko xehetasun gehiago argitaratuko dira.

Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution Â