2024-04-01/06

Agur Itzulia 2021

Itzulia 2021 lasterketak 167 txirrindulari batu ditu, eta 13 kilometroko erlojupekoarekin hasi zen Bilbon; lehen etapa hartan Primoz Roglic (141, JVT) izan zen garailea, 17’17” denborako kronoarekin; oso gertu geratu zen Brandon McNulty (31, UAD) txirrindularia, 2 segundora, eta aurtengo edizioko sorpresa eman du.

Bigarren etapan Alex Aranburu (3, AST) gailendu zen Sestaon; Sailkapen Orokorreko bigarren postua eskuratu zuen, baina hurrengo etapetan posizioetan behera egin du. Hirugarren etapan Tadej Pogacar (31, UAD) eta Roglic lehiatu ziren Ermualdeko helmugan garaipena eskuratzeko, azkenean Pogacarrek lortu zuen esprint estu-estuan.  Garaipen horren ondoren Pogacarrek liderretik 20 segundora jartzea lortu zuen, Roglic herrikidearengandik; hirugarren posizioan McNulty sartu zen.

Hasiera-hasieratik Sailkapen Orokorreko lidergoa Primoz Roglicen esku izan da, nahiz eta McNulty jarri zen lehen postuan laugarren etapan, Hondarribian, hirugarren sartu zenean. Etapa horretan 2019ko txapeldun Ion Izagirre (1, AST) gailendu zen, gutxigatik, esprintean; Pello Bilbaorekin (173, TBV) batera sartu zen helmugan, eta, hala, Bilbao Sailkapen Orokorreko laugarren plazara arte igo zen.

Azken-aurreko etapan Sailkapen Orokorra  ez zen mugitu eta McNulty lider iritsi zen; Roglic 23 segundora heldu zen, eta Vingegaard (147, JVT), hirugarren postuan, 28 segundora. Hala, seigarren eta azken etapan, Roglic Itzulia 2021 lasterketako txapeldun bihurtu zen ihesari ekin ondoren etapako irabazle izango zen Gaudu (43, GFC) txirrindulariarekin batera. Txapeldun esloveniarrak bigarren postua hartu zuen Vingegaard taldekidea eta hirugarren postuan Pogacar herrikide esloveniarra izan zituen lagun podiumean.

Aurtengo Itzulia gogoan iltzatuko zaigu.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution