Etapa 3

Laudio – Amurrio

3. etapa

Laudio – Amurrio

Laudio Amurrio
Etapa honek mamia izango du. Bi zatitan bana daiteke: lehena nahiko erraza izango da Laudiora iritsi arte, eta orduan bigarren zatian sartuko gara: hankak hausteko moduko zirkuitu bati bi bira eman beharko zaizkio, tartean errepide estuetatik igaroz, eta tropelean tentsio handia sortuko da tropelburuan kokatzeko.

Laudio amurrio

3. Etapako sailkapenak

3. etaparen argazkiak

Horrela izan da 3. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Laudio

laudio itzulia 2022Itzuliaren aurreko edizioan Ermualde izeneko mendate berri bat deskubritu genuen, Ermuko Andra Mariaren santutegian amaitu zena. Monumentu-multzo aparta da, baina, aldi berean, misteriotsua. Kokalekuari zor zaio hori, mendi batean dagoelako eta bakardadean eta isolatuta egoteko bokazioz eraiki zelako. Horregatik, ez da harritzekoa ingurune horretan hainbat herri-kondaira azaltzea, sorginak, laminak eta tenplarioak nahasita. Dena da magikoa natura-ingurune paregabe hartan, badituelako interes arkeologikoko hainbat elementu, tenplu gotiko berantiar bat kanpandorre exentua, baseliza bi ondoan, elur-zuloa, karobiak edo oso ikusgarriak diren beste elementu batzuk.