Roglic da Itzulia 2021eko txapelduna

  • Gauduk lortu du etapa
  • Jumbo Visma taldeak lan bikaina egin du

Azken etapan tropela hainbat taldetan banatu da Arrabinietara igotzen hasi bezain pronto, 3. kilometroan. Lehen ihesaldian Carlos Verona (56, MOV), Jan Polanc (37, UAD), Jakob Fuglsang (2, APT) eta Antwan Tolhoek (145, TJV) izan dira, eta azken horrek eutsi dio gehien, faboritoen taldeak harrapatu duen arte.

Lehen mendateetan lehenengo erasoak eta ihes egiteko saiakerak ugaritu dira, baina Roglicek, bigarren taldean eta lasterketa burutik 39 segundora, eta Tadej Pogacarrek (31, UAD), hirugarren taldean Brandon McNulty (33, UAD) kideari lagunduz 49 segundora, erritmo biziagoa hartu dute.

Hortik aurrera, McNultyk ezin izan dio erritmoari eutsi eta atzean geratu da; Roglic lasterketako lider jarri da, McNulty hiru minutu baino gehiagora utziz. Bitartean, Pogacar babes bila aritu da Mikel Landarekin (171, TBV) edo Alejandro Valverderekin (56, MOV), besteak beste, eta denbora laburtzen saiatu bada ere, minutu inguruko tartea handiegia izan da.

Arratera iristean, Roglicek eta Gauduk une oro erritmoari eutsi diote, harik eta helmugako lerroa elkarrekin gurutzatu duten arte. Hala, frantsesak etapa irabazi du eta esloveniarrak, berriz, Itzulia 2021.

Cycling: Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 5 / Stage 5 / Hondarribia - Ondarroa (160,2 km) 09-04-2021/ Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 5 / Stage 5 / ©PHOTOGOMEZSPORT2021
Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia