2024-04-01/06

Mikkel Honorek Itzulia 2021eko 5. Etapa irabazi du

  • McNultyk lider jarraitzen du
  • Deceuninkeko txirrindulariek lan bikaina egin dute

Etapa erritmo bizian hasi da, lehen ordubetean tropela orduko 46 kilometroko abiaduran aritu baita; gainera, lasterketa hasi eta gutxira ihesaldi nagusiari ekin diote, eta ia denbora osoan eutsi diote. Ihesaldian Deceunink-Quick-Step taldeko Josef Cerny (82, DQT ) eta Mikkel Honoré (84, DQT) txirrindulariak abiatu dira, eta Ide Schelling (17, BOH), Julien Bernard (72, TFS) eta Andrey Amador(112, IGD); tropeletik 2’40” baino gehiagoko distantzia lortu dute.

Tropelaren eta ihes egin dutenen artean, bitarteko txirrindulari modura, Andreas Leknessund (134, DSM) agertu da; uneoro lasterketa burutik gertu ibili da, 30”, eta azkenean bat egin du haiekin.
Lasterketak aurrera egin ahala Astanako txirrindulari Omar Frailek (5, APT) eta Alex Aranburuk atzean utzi dute tropela eta ihes egin dutenekin bat egin dute, hain zuzen ere Cerny, Honoré eta Schellingekin, baina ezin izan dute ezer egin taldeak berriz harrapatu baititu.

Hala, lasterketaren hasierako ihesaldiari eutsi dioten hiru txirrindulariak izan dira helmugara iristen lehenak: Honoré, Cerny eta Schelling.

itzulia etapa 5
Cycling: Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 5 / Stage 5 / Hondarribia - Ondarroa (160,2 km) 09-04-2021/ Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 5 / Stage 5 / ©PHOTOGOMEZSPORT2021
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution