- Roglicek sailkapeneko lider izaten jarraitzen du
- Pogacar da bigarrena, liderretik 20 segundora
Etapa hasi bezain azkar lehen ihesaldiari ekin diote Daniel Navarrok (203, BBH), Gotzon Martinek (236, EUS), Felix Gallek (133, DSM), Lawrence Warbassek (157, DSM), Oier Lazkanok (196, CJR), Mikkel Honorék (84, DEC) eta Roger Adriak (221, KernPharma), eta lehenengo kilometroetatik tropelarekiko distantzia handitu dute, 7 minutu eta 05 segundora arteko tartea lortuz.
Etapak aurrera egin ahala, tropelak erritmoa berreskuratu du eta 60. kilometrotik aurrera distantzia laburtzea lortu du. Amurrio parean distantzia 2 minutu baino txikiagoa izan da, baina Oier Lazkano (196, CJR) izan da txirrindularirik borrokalariena eta Laudion sartu aurretik, helmugara iristeko 26 kilometro falta zirela, erritmoa bizkortu du.
Okondon tropelak distantzia behin betiko murriztea lortu du ihesean joandako txirrindulariei dagokienez, eta segundo gutxira jarri da pelotoia. Ermualdera igotzeko azken kilometroetan lehia bizia izan da, txirrindulariak gogor lehiatu baitira lasterketa buru izateko. Harik eta beherantz joatean Tadej Pogacarrek (31,UAE) eta Primoz Roglicek (141, TJV) distantzia ezarri eta UAE Emirates taldeko txirrindularia etapako garaile bihurtu den arte, 4:04:51 denbora markarekin.
Maillotak horrela geratu dira: Roglic (banakakoa eta puntuen araberakoa Sailkapen Orokorrean) eta Pogacar (mendikoa eta gaztearena Sailkapen Orokorrean).