Itzuliko Naiz 2026ko Itzuliko abesti ofiziala izango da 

 

Ermuako Momak taldeak ekimen horren bigarren edizioan aukeratutako abestia sortu du 

Itzuliko antolatzaileek iragarri dutenez, Ermuako Momak taldearen Itzuliko Naiz 2026ko edizioko abesti ofiziala izango da. Lasterketak bigarren aldiz bultzatu du ekimen hori, musikaren bidez ere ekitaldiaren nortasuna indartzeko asmoz. 

Abestia lasterketan entzungo da aste osoan, zenbait euskarritan eta ekitaldi ofizialetan. Antolatzaileek tokian tokiko musika-taldeen aldeko apustua nabarmendu dute, txirrindularitza lurraldeko beste adierazpen kultural batzuekin lotu nahi dute-eta. 

Momak taldeak emozioa eta erritmoa bateratzen ditu sortzen dituen abesti erakargarrietan. Euren energiaz eta egiazkotasunaz, era guztietako entzuleekin bat egiten dute, eta argitaratzen duten single bakoitza haien etengabeko bilakaeraren erakusgarri da. Musika-taldeak abesti berriak prestatzen dituen bitartean, soinu eta adierazpide berriak arakatzen jarraitzen du, eta proiekzio argia dauka euskal musikaren arloan. 

Bestetik, Momak taldearen esanetan, hautatuak izatea aukera aparta izan da, euren lana agerikotasun handiko testuinguruan eman ahal izango dutelako jakitera. Ermuako musika-taldeak lasterketaren espirituarekin lotutako abestia sortu du. 

Itzuliko Naiz abestian, Momak taldeak geure itzalak besarkatzeko eta geure zerizanera itzultzeko gonbita egiten digu. Abestiak Itzuliaren filosofiarekin bat egiten du, eta, bertan, txirrindularitza ahaleginaren, erresilientziaren eta euskal sustraien adierazgarri denez, benetakotasunari eskainitako eta funtsezkora itzultzeko abestia da. 

Hartara, abesti ofizialaren ekimena sendotu da bere bigarren edizioan, eta lasterketako etorkizuneko edizioetan berriro egitea da asmoa. 

440.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETB1ekin 2026ko Itzulia jarraitzeko, 2007tik kuotarik onena lortuta 
Paul Seixasek 2026ko Itzulia irabazi eta historia egin du 
Paul Seixasek Itzuliko etapa nagusia irabazi du