2024-04-01/06

Kamioi elektrikoak debuta egingo du Itzulia Basque Countryn, eta aitzindaria izango da UCI World Tourren

  • Itzuliak eta Echemarrek beste aurrerapauso bat eman dute jasangarritasunerantz 

Mugarri hau aurrerapauso adierazgarria izango da txirrindularitza profesionalaren munduko jasangarritasunerantz, eta Itzulia Basque Country ekitaldi aitzindariaren lekukoa izango da: kamioi elektriko batek lehen aldiz parte hartuko du UCI World Tourreko lasterketa batean. Aurrekaririk gabeko gertaera hori gero eta handiagoa den konpromisoaren erakusgarri da, isuriak murrizteko eta eliteko txirrindularitzako kirolean etorkizun garbiagoa eta ekologikoagoa bultzatzeko. 

Echemar garraio-enpresa gipuzkoarrak laguntza logistikoa emango dio Itzuliari zenbait ibilgailuren bidez, eta, haien artean, bere Mercedes E-Atros 300 kamioia egongo da. Kamioia %100 elektrikoa da, eta ez dauka isuririk. “Geure harri-koskorra ekarri behar dugunez, kirola eta CO2ren murrizketa babesten ditugu”, adierazi dute Echemarretik. 

Azken urteotan, Itzuliak jasangarritasuneranzko urratsak eman ditu apurka-apurka, eta, neurri handi batean, bere babesleei zein hornitzaileei esker lortu du. “Oraingoan, lasterketako azpiegiturak mugitzeko orduan %100 elektrikoa den kamioia erabiliko duen lehenengo World Tour lasterketa gara”. Antolatzaileek erantsi dutenez, “lehenengo aurrerapauso handia da deskarbonizaziorantz eta txirrindularitza jasangarriagorantz”. 

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution