Itzulia Basque Countryk, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak

UCIk modu ofizialean eman du 2023ko denboraldiko egutegiaren berri. Egutegi horretan, bere horretan jarraituko dute OCETA kirol-elkarteak antolatzen dituen 3 probek: Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa.

Itzulia apirilaren 3tik 8ra egingo denez, ohiko egunei eutsiko die, eta, aurten, Aste Santuan izango da. Aurreikuspenen arabera, zaletu asko hurbilduko dira lasterketaz zein txirrindulariez gozatzera, eta, horrela, txirrindularitzaren jai handia bizi izan ahal izango da.

Donostiako Klasikoa uztailaren 29an egingo da, Frantziako Tourra amaitu eta astebetera, ohi bezala. Proba honek gero eta ospe handiagoa du nazioartean, eta, ikuskizuna 2022an bezalakoa izango delakoan daude.

Emakumeen arloan, 2022ko Itzulia Women UCIk, taldeek eta epaileek denboraldian ondoen baloratu zituzten lasterketetakoa izan zen. Lan horri esker, World Tour egutegian egongo da berriro, eta 3 etapa edukiko ditu maiatzaren 12tik 14ra. 2023an, emakumeen lasterketen blokea berretsiko da maiatzean, Nafarroako Klasikoa eta Emakumeen Burgoseko Bira egingo direlako.

fechas oficial para 2023
© Charly López / Itzulia Basque Country
2022ko edizioaren zenbakiak
Daniel Felipe Martínezek eskuratu du Itzulia 2022ko txapela eta Ion Izagirrek irabazi du etapa nagusia   
Carlos Rodríguez nagusitu da Mallabian eta Remco Evenepoel da lasterketako lider berria