2024-04-01/06

Itzuliak 2023ko etapak jakinarazi ditu 

Jada ezagutzen dira Itzuliaren 62. edizioaren irteerak eta helmugak hartuko dituzten herriak. Lasterketa 2023ko apirilaren 3tik 8ra jokatuko da, Aste Santuarekin batera. Pelotoia Vitoria-Gasteizetik irten eta Eibarren bukatuko du. 

OCETAk, lasterketa antolatzen duen elkarteak, ohar baten bidez ofizialki jakinarazi ditu Itzulia Basque Countryko 62. edizioaren irteerak eta helmugak hartuko dituzten herriak eta hiriak. Txirrindulariak Vitoria-Gasteizetik irten eta Eibarren bukatuko dute 6 egun beranduago.  

Beste behin, Vitoria-Gasteizek Itzuliaren etapa baten irteera hartuko du, baina aurten protagonismo handiagoa izango du, lasterketa hiri horretan hasiko baita. Handik, txirrindulariek Bastidara joko dute, lehen etapa bukatzeko. Bigarren etapak Viana eta Leitza lotuko ditu, eta Nafarroatik ibiliko da osorik; 2022ko herri berdinak lotuko ditu, baina irteera eta helmuga trukatuta. Hirugarren etapa Gipuzkoan hasi eta bukatuko da; Errenteriatik abiatuko da Amasa-Villabonan bukatzeko.  

Lasterketaren erdira iristean, Bizkaira pasatuko gara, hurrengo bi etapak bertan jokatzeko. Laugarren jardunaldiaren irteera eta helmuga Santurtzin izango dira. Bosgarrena, berriz, Amorebieta-Etxanon hasi eta bukatuko da. Azken etapa, aurreko urteetan bezala, Eibar ingurutik ibiliko da; herri armaginean hasi eta bukatuko da.  

Etapei buruzko xehetasun guztiak urte hasieran jakinaraziko dira prentsaurreko batean.  

2023ko apirilaren 8an, Eibarren Itzulia 2023ko irabazlea ezagutuko dugu. Gai izango al da Daniel Felipe Martínez 2022ko garaipena errepikatzeko? Apirilaren 3tik 8ra bitartean, Itzuliaren beste edizio zirraragarri bat biziko dugu.

  • 1. Etapa: 2023/04/03 > Vitoria-Gasteiz // Labastida
  • 2. Etapa: 2023/04/04 > Viana // Leitza
  • 3. Etapa: 2023/04/05 > Errenteria // Villabona
  • 4. Etapa: 2023/04/06 > Santurtzi // Santurtzi
  • 5. Etapa: 2023/04/07 > Amorebieta // Amorebieta
  • 6. Etapa: 2023/04/08 > Eibar // Eibar
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution