Itzulia 2022 lasterketaren bigarren helmuga Vianan aurkeztu da

Bigarren etaparen helmugaren aurkezpena eta sinadura ekitaldia Bodegas Ondarre upeltegian ospatu da 

Gaur, martxoaren 8a, Leitza eta Viana arteko bigarren etaparen iritsiera Bodegas Ondarre upeltegian aurkeztu da, Vianan. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Yolanda González, Vianako alkatea, Julián Eraso, OCETAko presidentea, eta Bodega Ondarre eta Family Casheko ordezkariak, bigarren etaparen babesleak izango baitira. 

Yolanda Gonzálezek ekitaldian adierazi duenez, “Vianak bere hiriko ateak irekiko ditu 2022ko Itzuliaren etapa amaiera atseginez hartzeko, kirolaren eta txirrindularitzaren festa handi honetan parte hartuz, eta garai hauetan hain positiboak eta beharrezkoak diren balioak ekarriko ditu berekin, hala nola gainditzeko espiritua, sakrifizioa, talde-lana, ahalegina. “

“Zoragarria da Vianara itzultzea. 2010ean nazioarteko tropeleko izen handien arteko oso final estua jokatu zen hemen, eta, azkenean, Alejandro Valverde handiak eskuratu zuen. Aurten helmuga ez dago duela 12 urte zegoen toki berean baina, hala ere, amaiera zirraragarria ikusiko dugu, ziur” azaldu du Julián Eraso OCETAko presidenteak. 

Víctor Arribas Arribas Bodegas Ondarre upeltegiko zuzendari finantzarioak gehitu duenez, “Itzuliak Viana bisitatzea ohore eta poz handia da Bodegas Ondarre upeltegiarentzat; etapa amaiera bikainaz gozatu ahalko dugu eta Vianako paisaia eta mahasti ederrak oso-osorik ikusi ahalko ditugu”. 

“Itzulia hurbila da, familiarra, eta ezin hobeto egokitzen da gure balioekin. Gainera, kirol-lehiaketa mota honek talde-lana, ahalegina, lehiakortasuna eta gainditzea sustatzen ditu.
Family Cash SLk eskerrak eman nahi dizkio Euskal Herriko Itzuliari babesletzan parte hartzeko aukeragatik jarritako konfiantzagatik “, esan du Carles Canet Family Cash enpresako gerenteak.

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia