Etapa 2

Viana – Leitza

2. etapa

Viana – Leitza

viana leitza
Itzulia honetako etaparik luzeena da. Lehen zatia, Leitzatik igaro artekoa, ihesaldia egiteko aproposa da. Bigarren zatiari dagokionez, zirkuitu bat da, eta liderrak aurrean kokatu beharko dira. Izan ere, errepideak bihurgunetsuak dira eta klimatologia erabakigarria izan daiteke, jaitsiera oso luzeak daudelako.

2. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Ide Schelling
BORA-hansgrohe

04:53:33

2
Matteo Sobrero
Team Jayco-AlUla

''

3
David Gaudu
Groupama-FDJ

''

4
Alex Aranburu
Movistar Team

''

5
Brandon Mcnulty
UAE Team Emirates

''

6
Andrea Bagioli
Soudal Quick-Step

''

7
Rigoberto Uran
EF Education-EasyPost

''

8
Cristian Scaroni
Astana Qazaqstan Team

''

9
Simon Guglielmi
Team Arkéa-Samsic

''

10
Ruben Guerreiro
Movistar Team

''

EMAITZA GUZTIAK

2. etaparen argazkiak

Horrela izan da 2. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Viana

Viana 1219an sortu zuen errege Antso Azkarrak, Nafarroako Erresuma Gaztelako erresuma mugakidetik defenditzeko. Alde zaharra ederki dago harresiek zedarritua eta hainbat gauza ditu nabarmentzekoak, hala nola Santa Maria eliza eta bere atari monumental errenazentista, San Pedro Elizaren hondakinak eta hobekien kontserbatu den harresi-eremua, begiratoki ederra baita Ebro Ibarra eta Arabar Errioxa ikusteko.

Gorabehera historikoek eraginda, Viana Nafarroako Erresumako Printzerriko burua izan zen eta Cesar Borgia Errenazimenduko gizon handiaren hilobia. Donejakue Bideak gurutzatua, Foruen Plaza bertako jendearen, turisten eta erromesen topagunea da, plaza hori ere kale nagusien bidegurutzea baita.
Karrikaz karrika gabiltzala, barroko garaiko jauretxe ugari ikusi eta pintxo goxoak dastatuko ditugu, ostalaritzak prestaturiko eskaintza oparoa baita. Halaber, herriko upategietako ardoak edateko parada izanen dugu, guztiak ere Errioxa Sor Markaren baitan sartuak.