Aurten ere Banco Sabadell-ek Itzulia Basque Countryko Sari Nagusia babestuko du

  • Itzulia Basque Countryk aurten ere Banco Sabadellen laguntza izango du, Sari Nagusiaren babesle gisa.
  • Banco Sabadellek Itzuliako sailkapen nagusiko liderraren maillotean jarraituko du.

Itzulia Basque Countryk aurten ere Banco Sabadellen laguntza izango du, Sari Nagusiaren babesle gisa. Hori berretsi dute Sabadelleko Lurralde Zuzendari Ignacio Navarrok eta OCETAko presidente Julian Erasok sinaduraren ostean.

Banco Sabadellek Euskadin apustu irmoa eta argia egiten jarraitzen du lehen mailako txirrindularitzaren alde. Dagoeneko, 10 urte baino gehiago dira elkarrekin lanean. Itzulia ez litzateke izango babesleek, hala nola Banco Sabadellek, emandako babes handi hori gabe. Banku-erakundearen eta Itzulia Basque Countryren arteko hitzarmen berriak beste urtebetez berritu du bi aldeen arteko lankidetza.

Sinaduraren ostean, Julián Erasok honako hau adierazi zuen: «Banco Sabadellek 11 urte daramatza gugan konfiantza izaten, lasterketaren enbaxadore gisa. Momentu gogorretan ere gurekin egon da, eta guretzako funtsezko pieza bihurtu da. Espero dugu harremana eta txirrindularitzari emandako babesa mantentzea, hazten joatea, eta, zergatik ez, proiektu berrietan sartu ahal izatea».

Ildo beretik, Ignacio Navarrok, Banco Sabadelleko Zuzendariorde Nagusiak eta Iparraldeko Lurralde Zuzendariak, Itzuliak Banco Sabadellentzat izandako garrantzia azpimarratu zuen: «Laguntza eskaini genion aurrera egiteko, eta, horri esker, kirol bikain hori euskal gizarteari hurbiltzeko aukera izan dugu».

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia