Leitzan 2. etapako helmuga aurkeztu da

Leitzak Itzulia 2023ko 2. etapako helmuga hartuko du. Gaur, Leitzako alkate Mikel Zabaletak eta OCETAko presidente Julian Erasok Leitzako helmuga aurkeztu dute.

Gaur, Leitzan lankidetza-hitzarmena ofizialki sinatu eta Itzulia 2023ko bigarren etaparen xehetasunak aurkeztu dira. Sinadura Leitzako udaletxean egin da. Bertan, Leitzako alkate Mikel Zabaleta eta OCETAko presidente Julian Eraso egon dira. Biek baloratu dute helmuga horrek Nafarroako herri horrentzat eta Itzuliarentzat duen garrantzia.

Aurkezpenean, Nafarroako herri horretako alkateak zera adierazi du: «Leitzan kirolarekiko eta, nola ez, txirrindularitzarekiko zaletasun handia dago, eta hainbat diziplinatan mundu mailako kirol-erreferente handiak ditugu.

Hori dela eta, mundu osoan oihartzuna duen Itzuliaren parte izatea aukera oso garrantzitsua da udalerriarentzat. Gainera, herriak lasterketarekin disfrutatzeko eta bere alde dena emateko aukera izango du».

Sinaduraren ostean, Julian Erasok honako hau adierazi du: «Asko pozten gara, Leitzarekin lankidetza mantentzen dugulako. Dagoeneko, zenbait ediziotan egon dira gurekin, eta oso pozik gaude. Leitzara munduko txirrindulari onenak ekartzea atsegingarria da beti».

Itzuliako zuzendari tekniko Roberto Laisekak bigarren etapa aztertzen du: «Itzulia honetako etaparik luzeena da. Lehen zatia, Leitzatik igaro artekoa, ihesaldia egiteko aproposa da. Bigarren zatiari dagokionez, zirkuitu bat da, eta liderrak aurrean kokatu beharko dira. Izan ere, errepideak bihurgunetsuak dira eta klimatologia erabakigarria izan daiteke, jaitsiera oso luzeak daudelako».

440.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETB1ekin 2026ko Itzulia jarraitzeko, 2007tik kuotarik onena lortuta 
Paul Seixasek 2026ko Itzulia irabazi eta historia egin du 
Paul Seixasek Itzuliko etapa nagusia irabazi duÂ