100 urte Itzulia Basque Countryren lehen ediziotik 

  • Itzuliaren 63. edizioa oso berezia izango da 100 urte betetzen direlako. 
  • Euskadiko lehen txirrindularitza itzulia 1924an izan zen 
  • Mendeurreneko maillot oroigarria plazaratuko da. 

Itzulia Basque Country 2024ko edizioa berezia izango da lehen lasterketatik 100 urte beteko direlako. 1924an hasi zenetik mundu mailako txirrindularitzaren zutabeetako bat izan da lasterketa hau, eta kirol egutegian ekitaldi ikoniko bihurtu da, baita mundu osoan txirrindularitza maite dutenentzat benetako erreferentziazko puntu ere. 

Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren lehen edizioa, orduan Vuelta al País Vasco izenez, 1924an izan zen; hala, 2024an bi gurpilen gaineko emozioek 100 urte beteko dituzte. Itzulia 2024ko apirilaren 1etik 6ra jokatuko da, eta txirrindularientzat zein ikusleentzat, neurri berean, emozio eta erronkaz betetako egunak izango dira. 

Itzulia Basque Country lasterketaren antolatzaileek iragarri dutenez, txirrindularitza egitasmoaren ehungarren urteurrena oroitzeko maillot bat plazaratuko da Gobik markaren eskutik. Laster aurkeztuko da Itzuliaren kanal ofizialen bitartez.  

Euskal Herriko lur eder baina gogorrean ibilbide desafiatzailea izateagatik da ezaguna Itzulia Basque Country, txirrindularien erresistentzia zein trebetasunak probatzen baititu. Urteetan zehar txirrindularitzaren izen nabarmenetako batzuk erakarri ditu gurera, tartean Luis Ocaña, Tony Rominger, Alberto Contador eta Primoz Roglic, eta lasterketaren historian aztarna ezabaezina utzi dute. 

Itzulia Basque Countryren mendeurrena lasterketa honen garrantzi luzearen eta txirrindularitzaren munduari egindako ekarpenaren oroigarri izatea espero dute antolatzaileek, babesleek eta txirrindularitzaren komunitate osoak, oro har.  

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia