Max Schachmannek 2025eko Itzuliko lehenengo etapa irabazi du, eta maillot horia jantziko du berriro

  • Max Schachmann 2025eko Itzuliko maillot horia daraman lehenengoa izango da 
  • 6 urteren ostean, maillot horia jantziko du berriro  

Urtebete itxaroten egon ondoren, 2025eko Itzulia Basque Country iritsi da. Lehenengo eta behin, banakako erlojupekoa egin da, eta irteera nahiz helmuga Gasteizko Buesa Arena estadioan bertan egon dira. Estadioaren barruko aldetik irtetea Itzuliaren 64 edizioetako berritasunetakoa izan da.  

Jardunaldiaren hasieran, txirrindularien dantza egon da lehenengo postuan, harik eta Ethan Hayter (SOQ, 142) heldu den arte, 18:42ko denbora onena lortu du-eta. Zenbait minutu igarotakoan, Victor Campenaerts (TVL, 207) txirrindularia irten da, eta, bitarteko denbora onenak erdietsi dituen arren, ezin izan ditu txirrindulari britainiarrarenak gainditu. Beste txirrindulari batzuk igaro dira, Ben Healy (91, EFE), esaterako, baina 12 segundora geratu dira. Bere taldekidea den Max Schachmannek (SOQ, 144) lehenengo postua kendu dio 6 segundogatik baino ez. 

Txirrindulariak helmugatik igaro dira, baina ez dira alemaniarraren denborara hurbildu. Bere taldekidea den Ilan Van Wilder (SOQ, 145) behin-behineko sailkapenean hirugarren jarri denez, lehenengo hiru postuak Soudal Quick-Step taldekoak izan dira. 

Aleksandr Vlasov (RBH, 76) asko hurbildu da Schachmannen denborara, eta, behin-behineko sailkapenean, hirugarren postuan egon da Soudal Quick-Stepeko txirrindularitik 10 segundora. Geroxeago, Red Bull Bora Hansgroheko Florian Lipowitz (RBH, 71) segundo batera jarri da liderraren atzetik.  

Joao Almeidak (UAD, 1) Schachmannen denbora berbera lortu du helmugan, baina segundo-ehunen batzuengatik, haren atzetik geratu da. Emaitza, beraz, ezin estuagoa izan da. Hala ere, txirrindulari handiak irten behar izan dira oraindik; esate baterako, Daniel Felipe Martinez (RBH, 72), Pello Bilbao (TBV, 31) eta etapako faboritoenetako bat, Brandon Mcnulty (UAD, 6).  

Amaieran, Soudal Quick-Stepeko txirrindulariak lehenengo postuari eutsi dio Joao Almeidaren eta Florian Lipowitzen aurretik.  

1. etaparen osteko sailkapenak 

Etapako irabazlea: Max Schachmann (SOQ, 144) 

Banakako sailkapen nagusia: Max Schachmann (SOQ, 144) 

Mendiko sailkapena: Max Schachmann (SOQ, 144) 

Puntukako sailkapen nagusia: Max Schachmann (SOQ, 144) 

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Michael Shea Leonard (IGD, 15) 

Taldekako sailkapen nagusia: Soudal Quick-Step 

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Pello Bilbao (TBV, 31) 

Lehiakorrena: Florian Lipowitz (RBH, 71) 

©SprintCycling
Joao Almeida aurrena helmugaratu da Eibarren, eta bere lehenengo Txapela lortu du 
Ben Healy nagusi Gernika-Lumoko helmugan 
Joao Almeidak laugarren etapa irabazi du, eta lasterketako maillot hori berria da