2024-04-01/06

TotalEnergies enpresak lankidetza-akordioa berritu eta Itzulia 2023ko etapa irabazlearen saria babestuko du

Energia-enpresak berretsi du kirolarekin eta bizimodu osasuntsu baten balioekin duen konpromisoa.


Aurten ere, TotalEnergies enpresak Itzulia babestuko du. Lasterketaren 62. edizioa 2023ko apirilaren 3tik 8ra bitartean jokatuko da, eta, egunero, elektrizitate- eta gas-enpresa merkaturatzaileak saria emango dio etapa irabazleari.

TotalEnergies Electricidad y Gas enpresako presidente Javier Sáenz de Juberaren hitzetan «gure babesarekin beste behin erakusten dugu bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko prest gaudela». Gainera, hark babesek konpainiarentzat duten garrantzia azpimarratu zuen, «kirola sustatzen laguntzen digutelako, bai eta gero eta pertsona gehiagorengandik hurbil egoteko aukera ematen digutelako ere, gure energia eskuragarria, garbia eta hurbila eramateko».

OCETAko presidente Julian Erasok honako hau adierazi zuen: «Harro gaude nazioarteko marka handiek Itzuliaren alde egiten jarraitzen dutelako mundu osoan ezagutzera emateko. Oso pozik gaude, Donostiako Klasikoan hasitakoari Itzulian jarraipena eman zaiolako». Gainera, bere hitzetan «TotalEnergiesek gero eta leku handiagoa dauka txirrindularitzan, eta pozten gara bi markak lotzeko prest daudelako».

TotalEnergies Electricidad y Gas, Euskal Herrian
Aurkezpenean, Sáenz de Juberak nabarmendu zuen Euskal Herria leku estrategikoa dela TotalEnergiesentzat, «750.000 pertsonak baino gehiagok gure elektrizitate, gas eta/edo zerbitzuez disfrutatzen baitute. Gainera, Euskadin bulego bat eta bezeroaren arretarako lau denda ditugu, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Barakaldon».

TotalEnergies enpresak proba ugari babesten ditu Espainia osoan, txirrindularitzan zein runningean, eta harago doa bere txirrindularitza-talde Team TotalEnergiesekin. Aurten, taldeak Itzulia eta Espainiako Itzulia jokatuko ditu. Gainera, beste txirrindularitza-lasterketa batzuetan egongo da, besteak beste, Donostiako Klasikoan, Asturiaseko Itzulian eta Ibercaja Quebrantahuesos by TotalEnergies Martxa Zikloturistan.

©TotalEngergies
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution