Pello Bilbaok irabazi du hirugarren etapa justu helmugako lerroan, amaiera bizi-bizian

Pello Bilbaok eskuratu du garaipena Amurriko helmuga lerroan oso etapa gogorra osatu ondoren, igoera bikoitzarekin Opellora eta Ozekara

Eguna lasai hasi da, jakinik gaur etapa amaiera oso gogorra eta bukaera oso zorrotza izango zela Opellora-Ozeka zirkuitua zela medio.

Eguneko ihesa 42,3 kilometroan sortu da, hiru kiderekin: Jan Polanc (23, UAD), Hugo Houle (155, IPT) eta Cristian Rodríguez (106, TEN). Tropelari gehienez 4’58”-ko abantaila ateratzea lortu dute. Ineos-Grenadiers taldeak markatu du lasterketaren erritmoa, eta lasterketa buruarekin distantzia kontrolatu du.

Ihesaldiko onena Cristian Rodríguez (106, TEN) izan da; igoeretan erritmo bizia jarriz bakar-bakarrik geratu da lasterketa buruan. Ineos-Grenadiers taldearen lan guztiak, bereziki Geraint Thomasenak (65, IGD), ekarri dute amaierarako 25 km falta zirenean Adam Yatesek (67, IGD) eraso egitea. Tropela 15 lasterkari ingururekin geratu da, eta 2022ko edizioa irabazteko hautagai nagusiak tartean ziren.

Yatesek ezarritako erritmoarekin distantzia 20”-ra murriztu da; jaitsieran Pello Bilbao (11, TBV) sorpresa ematen saiatu da, liderraren taldea lasterketa burura are gehiago gerturatuz. Hainbat erasoaldi izan dira faboritoen artean, harik eta helmugara iristeko 18 km falta zirenean Cristian Rodríguez (106, TEN) harrapatu duten arte. 17ko taldea koordinatu egin da gainerako tropelarekiko aldea handitzeko eta etapa Amurrioko kaleetan lehiatzeko. Remco Evenepoel (44, QST) oso aktibo aritu da; hainbat aldiz saiatu da baina taldeak ez dio ihes egiten utzi. Bost kilometro falta zirela, Pello Bilbao berriz ere ahalegindu da, aldapa gora batean, baina tartea itxi egin diote.

Azkenean, taldea batuta iritsi da esprintera, Alaphilippek oso ongi kokatuta ekin dio esprintari baina Pello Bilbaok gurpila hartu dio eta helmugan gurpil erdiri esker lortu du garaipena.  Pello Bilbaok Itzulian lortzen duen lehen garaipena da, iaz Hondarribiko etapan bigarren postua lortu ondoren.

Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da eta Primoz Roglic da lider, 05” ateraz sailkapeneko bigarrenari, Remco Evenepoeli, alegia. Pello Bilbaok bosgarren postura egin du salto. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira:

  • Banakakoa: Primoz Roglic (1, TJV)
  • Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN)
  • Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST)
  • Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
  • Taldekakoa: Jumbo-Visma
  • Euskaldunik onena: Pello Bilbao (11, TBV)
  • Saiatuenaren saria (hirugarren etapa): Cristian Rodríguez (106, TEN)
Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia