2024-04-01/06

Julian Alaphilippe gailendu da esprintean Vianako helmugan

Julian Alaphilippek irabazi du Itzulia 2022ko bigarren etapa eta Primoz Roglicek lidergoari eusten dio.

Gaur Itzuliaren bigarren etapa jokatu da, Leitza eta Viana artean 207,9 kilometroko ibilbidea eginez. Edizio honetako etaparik luzeena ihes batekin hasi da, abiapuntutik Uitzira igoz (hirugarren kategoria) osatu dena.  Ihesaldian lau lasterkari abiatu dira: Julen Amezqueta (133, CJR), Ander Okamika (171, BBH), Ibai Azurmendi (192, EUS) eta Ibon Ruiz (206, EKP).

Lau txirrindulariek 190 kilometro baino gehiago egin dituzte ihesean eta 5 minutu eta 34 segundoko gehieneko aldea lortu dute. Tropela Jumbo-Visma taldeak kontrolatu du, Quick-Step Alpha Vynil Team taldearen babesarekin. Eguneko mendi tarteetan lehia bizia egon da puntu kopururik handiena lortzeko eta, hala, bihar Laudioko abiapuntuan mendiko maillota janzteko.

Lasterketaren azken tartean tropelak erritmoa azkartu du buruan zihoan taldea harrapatzeko. Aguilar Gainako mendateari ekitean ihesean joandako lasterkariek 1’32”-eko aldea zeukaten. Tropelak amore eman du 10” gehiagora arte igoeran; zenbait eraso apal sortu arren, ezerezean geratu dira.

Jaistean ihesean joandakoek distantzia handitu dute, eta 2 minutuko abantaila izatera ere iritsi dira. Helmugara iristeko 15 kilometro falta zirenean, Ibon Ruizek (206, EKP) erasora jo du ihes kideek jarraitzeko zalantza izan dute aldapa batean; hala, haiekiko 10”-ko abantaila zabaltzea lortu du. Pelotoiak abiadura azkartu du berriz ere, eta nola gainera: 5 kilometroko tartean 1’40’’ denbora murriztu dute eta azken 500 metroetan etapa burua harrapatu dute.

Azken esprintean Julian Alaphilippe nagusitu da. Munduko txapeldunak aurten ere Itzulian etapa bat irabaztea lortu du, berriz ere.

Sailkapen orokorrean, faboritoen arteko aldea mantentzen da eta Primoz Roglic da lider, 05” ateraz sailkapeneko bigarrenari, Remco Evenepoeli, alegia. Sailkapenetako liderrak honako hauek dira:

  • Banakakoa: Primoz Roglic (1, TJV)
  • Mendia: Ibon Ruiz (206, EKP)
  • Puntuak: Primoz Roglic (1, TJV)
  • Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
  • Taldekakoa: (Quick-Step Alpha Vinyl Team)
  • Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)
  • Saiatuenaren saria (bigarren etapa): Ibon Ruiz (206, EKP)
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution