- 2025eko Itzuliak dagoeneko badu abesti ofiziala: Janus Lesterren “DAP DAP” kanta
2025eko Itzuliak abesti ofiziala izango du, historian lehenengo aldiz. Janus Lester artistaren “DAP DAP” kanta hautatu da Euskal Herriko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenaren hurrengo edizioaren zirrara eta grinari lagun egiteko.
“DAP DAP” abestiaren energia biziak eta erritmo kutsakorrak jarriko diote giroa 2025eko Itzuliari, eta lehiaketaren momentu garrantzitsu guztietan entzun ahalko da. Kanta hori izango da bideo ofizialetan, irteera eta helmugako eremuetan eta baita telebistako emankizunetan ere zaleek entzungo duten sintonia ofiziala.
Ekimen honekin, Itzuliaren antolatzaileek ekitaldiaren soinuzko identitatea indartu nahi dute eta jarraitzaileei murgiltze esperientzia are sakonagoa eskaini nahi diete. “DAP DAP” izango da Euskal Herriko errepideak ikuskizunez, zirraraz eta momentu ahaztezinez beteko dituen edizio honen soinu banda.
Laster emango da ezagutzera abestiari eta 2025eko Itzuliko eduki ofizialetan izango duen integrazioari buruzko informazio gehiago
Janus Lesterri buruz
Zalantzarik gabe, herrialde honetan azken urteetan sortu den ahotsik onena da. Bere lehen diskoarekin 100 kontzertutik gora eman ondoren, bere bigarren lanak, “Lore”, bisitatu dituen antzoki guztiak betetzea lortu du. Victoria Eugenia, Bastero…
Folk dotorea, pop garaikidea, erritmo kutsakorrak… eta aurrean jartzen diozun espazio guztia betetzen duen ahotsa. Diskoak moldaketa ugari eta erreferentzia anglo-saxoi argiak ditu, eta Mumford & Sons edo Stromae-ren moduko bandak ekartzen dizkigu gogora, bere nortasunaren apur bat ere galdu gabe.