Itzulia Basque Challenge jaio da, World Tour mailako proba zikloturista

Itzuliak bere proba zikloturista edukiko du, Itzulia Basque Challenge izenekoa. Apirilaren 9an izango da, proba profesionala bukatu eta hurrengo egunean.

Denbora luzez lan egin ostean, errealitate bihurtu da; Itzuliak bere martxa zikloturista izango du 2023an. Itzulia Basque Challenge Itzulian profesionalek bizitakoaren antzeko esperientzia bizi nahi duten guztiontzako proba izango da. Lasterketaren lehen edizioa 2023ko apirilaren 9an lehiatuko da, proba bukatu eta hurrengo egunean.

Ibilbide zorrotzak, World Tour azpiegiturak, sarbidea VIP guneetara lasterketa profesionala lehiatzen den bitartean eta beste zerbitzu eta ezusteko asko, pixkanaka jakinaraziko ditugunak. Helburua Euskadi munduari erakustea da, Itzuliaren markaren bidez. Txirrindularitzaren zale guztiek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute.

Basque Challenge

Proba Basque Challenge enpresaren eskutik jaio da. Enpresa horren xedea lurraldea eta txirrindularitza sustatzea da, bi marka handi eta ezagunen bitartez, Itzulia Basque Country eta Donostiako Klasikoaren bitartez, hain zuzen. Proba zikloturista antolatzeaz gain, talde antolatuak kudeatuko dira, etapen azken kilometroak txirrindulari profesional ohiekin egiteko. Produktu hau Itzuliaz bizikletan disfrutatu eta helmugak VIP gunetik ikusi nahi dituzten talde, enpresa edo grupetei zuzenduta dago. Urteko gainerako egunetan, txirrindulari profesional ohiekin batera Euskadi bizikletaz ezagutzeko paketeak eta bidaiak antolatzen ditu.

Web-orria dagoeneko erabilgarri dago eta hurrengo asteetan xehetasun gehiago emango ditugu ibilbideei, izen-emateei, barne dauden zerbitzuei eta beste gauza askori buruz. Newsletterrean izena eman dezakezu, berri guztiak zure e-mailean jasotzeko.

OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon