Ion Izagirre nagusitu da Hondarribian, gutxigatik

  • McNulty da orain liderra, Roglici kenduta
  • Pello Bilbaok laugarren postua lortu du

Tropelak erritmo altuan ekin dio laugarren etapari, eta lehenengo bi orduetan erritmoa orduko 50 kilometrotik gertu egon da. Lehen 100 kilometroetan zenbait ihesaldi saiakera izan dira, baina tropeletik 10 segundo eskasera urruntzea besterik ez dute lortu.

Hala, 102. kilometroan Guillaume Martin (95, COF), Ben O’Connor (154, ACT), Jefferson Cepeda (197, CJR) eta Juan Pedro Lopez (97, TFS) abiatu dira ihesean eta ia 3 minutuko distantzia hartu dute tropelarekiko.  Baina Martin eta Cepeda atzean geratu dira Jaizkibelera igotzen ari zirela.

Tropelak erritmo altuan jarraitu du eta distantzia laburtzea lortu du; hala, 30 kilometro falta zirela distantzia 30 segundokoa baino ez da izan. Erlaitz igotzen hasi aurretik, tropela berriz ere batu da eta igoeran erasoak hasi dira; Brandon McNulty (33,UAE) zein Mikel Landa (171,TBV) hasieratik saiatu dira, baina gainera iritsi aurretik harrapatu ditu tropelak.

Lasterketa burua distantziak ezartzen hasi da, eta zenbait faborito izan dira tartean: McNulty, Esteban Chaves (21, BEX), Ion Izagirre (1, APT), Pello Bilbao (173,TBV) Jonas Vingegaard (147, TJV) eta Emmanuel Buchmann (13, BOH). Hondarribira sartzean sei txirrindulariek gogor ekin diote eta azken esprintean, lehia bizian, Izagirrek lortu du garaipena, fotofinishean.

Cycling: Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 4 / Stage 4 / Vitoria - Hondarribia (189,10 km) 08-04-2021/ Itzulia 2021/ Vuelta País Vasco 2021 / Etapa 4 / Stage 4 / ©PHOTOGOMEZSPORT2021
Itzuliak eta Goizper Groupek seigarren etapako irteerarako hitzarmena sinatu dute
Maite Rosende artista donostiarra da Itzulia Basque Country 2026ko kartelaren egilea
2026ko Itzuliko talde parte-hartzaileak zehaztu dira
12 de abril de 2026

Inscríbete a la Itzulia Basque Challenge

Dos recorridos // Siéntete como un profesional. 

¡Acreditación para la última etapa incluida!