Kern Pharma laborategi farmazeutikoko osasunerako eta kirol-nutriziorako produktuen markak bere lankidetza berritu du lasterketako eta Saiatuenaren sariko babesle ofizial moduan.
Aurten ere, Kern Pharma laborategi farmazeutikoko osasunerako eta kirol-nutriziorako produktuen marka ospetsua den Finisher® Itzuliko babesle ofiziala eta lasterketako nutrizio-osagarria izango da. Lasterketako egunetan, apirilaren 4tik 9ra arte, nazioarteko tropeleko txirrindulari onenek nutrizio-produktuak izango dituzte eskuragarri, edizio berri honetako erronkak gainditzeko.
2021eko edizioan bezala, Finisher® markak saiatuenaren saria banatuko du egunero podiumean (erlojupekoan izan ezik). Saiatuenaren Finisher® sariak balioak aitortzen ditu; etapako esfortzua eta grina, esaterako.
Julian Erasok, OCETAko presidenteak, babesari buruz esan duenez, “albiste handia da aurten ere Finisher® Itzulian egotea. Itzuliaren gogortasunak aparteko laguntza edukitzea merezi du, eta, aurten, batez ere, ibilbidea benetan latza denez, oso ondo elikatu beharko dira. Iaz, irteeran, bete-betean asmatu zuten tropel guztiari haien produktuak eskaintzean. Bost axola zer talde igotzen zen sinatzera, txirrindulari batek edo bestek produktuak hartzen zituztelako Finisher® markako erakustokitik”.
Txirrindularitza, hain zuzen ere, Finisher® markaren agerpen biziena duten diziplinetakoa da, era guztietako barra energetikoak, gelak eta elikadura-osagarriak dituelako. Horrez gain, 2020. urtetik, Kern Pharmak konpainiaren izena daraman ProTeam taldea bultzatzen du, eta apirilaren 4an Hondarribiko kronoan Itzuliko irteeran egongo diren 23 taldeetako bat izango da.