2024-04-01/06

Finisher® nutrición y energía firma Itzulia Basque Country 2021 lasterketan egongo da

Kern Pharma laborategi farmazeutikoaren kirol nutrizio eta osasunerako produktuen marka lasterketaren eta Saiatuenari sariaren babesle nagusi berria izango da.

Finisher® firma, Kern Pharma laborategi farmazeutikoaren kirol nutrizio eta osasunerako produktuen marka ezaguna, Itzulian izango da, Itzuliaren babesle nagusi eta lasterketaren nutrizio osagarri ofizial gisa. Hala, lasterketaren egunetan, apirilaren 5etik 10era, nazioarteko tropeleko txirrindulari onenek aipatutako nutrizio produktuak hartu ahalko dituzte etapa gogorrek ekarritako erronkak gainditu ahal izateko.

Erabaki honen ondorioz, berrikuntza gisa, etapa bakoitzaren amaieran —erlojupekoan salbu— Saiatuenari Finisher® saria banatuko da; lasterketaren etapa bakoitzean agertutako ahalegina eta esfortzua bezalako balioak aitortuko dira.

Saria merezi duen txirrindularia modu parte hartzailean aukeratuko da; izan ere, edonork eman ahalko dio botoa etapako lasterkaririk saiatuenari, Itzuliak Twitterren duen profil ofizialean, @ehitzulia profilean, hain zuzen ere.

Julian Eraso OCETAko presidenteak azaldu duenez, “oso pozik gaude Finisher® bezalako marka bat eta marka horrek irudikatzen dituen balioak gurean izango direlako. Txirrindularitza oso kirol zaila da, sufritzekoa, eta oso garrantzitsua da etapa bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren ondo elikatzea”.

Hain zuzen ere, Finisher®markaren presentzia biziena duen diziplinetako bat txirrindularitza da, barra energetiko, gel eta elikadura osagaien artean aniztasun zabala duelako. Horrez gain, 2020. urtetik Kern Pharmak ProTeam taldea ere bultzatzen du, konpainiaren izenarekin; hala, apirilaren 5ean Bilboko erlojupekoan, Itzuliaren abiapuntuko lerroan egongo diren 24 taldeetako bat izango da.

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution