Ethan Hayterrek Itzulia 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da

  • Ethan Hayterrek Itzulia 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen liderra da

Azkenik heldu da, hainbat hilabetez zain egon eta gero, Itzulia Basque Country 2023. Lasterketa Vitoria-Gasteizen hasi zen; irteeran 160 txirrindulari, 6 egun gogorretan zehar ikuskizuna eskaintzeko prest.

Tropela Vitoria-Gasteizetik Bastidara bidean abiatu zen; 165,4 km 2023ko edizioan maillot horia lehen aldiz nork jantziko zuen erabakitzeko. Benetako irteera eman eta berehala, lehen erasoak izan ziren. Horrela, 7 txirrindulariko talde bat osatu zen, baina ihesaldiak ez zuen aurrera egin. Opakua mendatearen hasierara arte itxaron behar izan genuen Cristian Rodriguezek (ARK, 31), Jon Barrenetxeak (CJR, 194) eta Txomin Juaristik (EUS, 216) osatutako ihesaldia sendotzeko.

Jon Barrenetxea (CJR, 194) lehena izan zen Opakuako mendatean, lehia handiko esprint batean nagusitu eta gero. Irabazleak mendiko maillota jantziko du bigarren etapan. Ihesaldiak 3 minutu eta 52 segundoko gehieneko tartea lortu zuen. Ineos Grenadiers taldea izan zen momentu oro erritmoa markatu eta distantzia kontrolatu zuena. Pixkanaka, ihesaldiarekiko tartea murriztu eta helmugarako 30 kilometroren faltan harrapatu zituzten.

Itzulia honetan dena lehiatzen da; tarteko bigarren esprintean argi geratu ziren taldeko liderren asmoak, Daniel Felipe Martinez (IGD, 1) eta Jonas Vingegaard (TJV, 161) 3 segundo lortzeko borrokatu zirenean. Azkenik, saria kolonbiarrak eraman zuen.

Amaiera oso azkarra izan zen, urduria, azken esprinterako leku onena bilatzeko. Ethan Hayter izan zen esprint oso estu batean Itzulia 2023ko lehen etapa irabazi eta lasterketako lehen lider bihurtu zena.

Bihar, Viana eta Leitza arteko bigarren etapan, filosofia aldatuko da: 5 mendate, jaitsiera ugari eta azken zirkuitu bat.

Sailkapenak 1. etaparen ostean

Etapa irabazlea: Ethan Hayter (IGD, 5)

Banakako sailkapen nagusia: Ethan Hayter (IGD, 5)

Mendiko sailkapena: Jon Barrenetxea (CJR, 194)

Puntukako sailkapen nagusia: Ethan Hayter (IGD, 5)

Gazte onenaren sailkapen nagusia: Ethan Hayter (IGD, 5)

Taldekako sailkapen nagusia: Ineos Grenadiers

Euskaldun onenaren sailkapen nagusia: Jon Aberasturi (TFS, 152)

Saiatuena: Txomin Juaristi (EUS, 216)

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia