Etapa 3

Ezpeleta – Altsasu

3. etapa

Ezpeleta – Altsasu

2024ko edizioaren etaparik luzeena izango da, eta, gainera, sei mendate puntuagarri izango ditu. Ia geldi egotetik Otsondo igotzeari ekin beharko diote; leku aproposa izango da ihesaldi gogor eta anitz batek bidea ireki dezan. Helmugara lasterketaburuan iritsiko den taldea azken bi etapetan definitu daiteke.

3. Etapako sailkapenak

#
Izena
Emaitza

1
Quinten Hermans
Alpecin-Deceuninck
04:40:59

2
Edoardo Zambanini
Bahrain Victorious
''

3
Alex Aranburu
Movistar Team
''

4
Davide De Pretto
Team Jayco-AlUla
''

5
Nikias Arndt
Bahrain Victorious
''

6
Ethan Hayter
INEOS Grenadiers
''

7
Romain Grégoire
Groupama-FDJ
''

8
Kévin Vauquelin
ARKEA-B&B HOTELS
''

9
Vito Braet
Intermarché-Wanty
''

10
Valentin Retailleau
Decathlon AG2R La Mondiale
''

EMAITZA GUZTIAK

 

3. etaparen argazkiak

Horrela izan da 3. etapa

turismo INFORMAZIOA

Irteera

Ezpeleta

Ezpeleta, Lapurdiko ohiko etxe ederrez inguraturiko karrika ederra duen ikusi beharreko herria da. Eskulangintzan ari direnak eta tokiko ekoizleak aurkitzen ditugu. Herriko giroak gostura ibiltzeko eta denbora hartzeko gogoa ematen du, kafetegi eta jatetxeetako terrazetan jarriz. Itsasoaren eta mendiaren artean kokatua izanki, herriak turista ugari erakartzen ditu urtero, tokiko ondarea eta biperraren historia ezagutzera etortzen direnak. Ekitaldi garrantzitsuen artean daude mendi kaskoetako lasterketa, Gauargi nazioarteko dantza-festibala, Pottoka feria eta Biper Besta famatua.