Deporvillage lehen aldiz izango da Itzulia Basque Countryko online denda ofiziala

Txirrindularitzako erreferentziako e-commercek euskal lasterketarekin bere babes garrantzitsuen palmaresa osatzen du

Deporvillagek eta Itzuliak lankidetza-hitzarmen bat itxi zuten, Europa hegoaldean liderra den eta txirrindularitzan espezializatuta dagoen e-commercea hurrengo bi edizioetan euskal lasterketaren online denda ofiziala izateko.

Europan kirolaren retail online merkatuko lider bihurtzeko urrats natural gisa, Deporvillage Euskal Herrian apirilaren 3tik 8ra bitartean jokatuko den Itzuliaren 62. edizioaren denda ofiziala izango da. Horrela, beste arrakasta bat gehitzen dio txirrindularitzarekin lotutako babes garrantzitsuen historiari. Izan ere, besteak beste, Frantziako Tourra, Espainiako Itzulia eta Kataluniako Volta babesten ditu, bai eta Deporvillage Tritour triatloien liga eta Deporvillage Transpyr Coast to Coast ere.

Akordioak aukera emango dio Deporvillageri lasterketako produktu ofizial guztiak eta parte hartzen duten taldeen ekipamenduak komertzializatzeko. Gainera, presentzia nabarmena emango dio e-commerceari nazioartean izen handia duen proba batean.

Lasterketako presidente Julian Erasok honako hau zihoen akordioari buruz: «Uste dugu albiste ona eta urrats handia dela, Itzuliaren irudia ikusleengana eramateko. Gero eta babesle gehiago eta markekin kolaboratzeko modu gehiago ditugu. Itzulia erakusleiho handia da eta pozten gara Deporvillage bezalako markek kontuan hartzen gaituztelako».

Deporvillage
Deporvillage 2010ean jaio zen, txirrindulariei, runnerrei eta outdoor kirolen zaleei marka nagusien azken nobedadeak eskaintzeko asmoz, erosketa-esperientzia bikain baten bidez. Gaur egun, gutxi gorabehera lehen mailako 680 markako 100.000 artikulu baino gehiago merkaturatzen ditu mundu osoan, eta hilean 2,5 M bezero eta 5 M bisita baino gehiago ditu.

Julian Erasok OCETAko presidentetza utzi duen arren, txirrindularitzarekin lotuta jarraituko du
OCETAk 2025eko Itzulia Basque Countryrako, Itzulia Womenerako eta Donostiako Klasikorako data ofizialak iragarri ditu 
Carlos RodrĂ­guezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia