2024-04-01/06

Aurten ere Itzulia Basque Country lasterketako Sari Nagusia Banco Sabadell bankuak babestuko du

  • Aurten ere Itzulia Basque Country lasterketak Banco Sabadell bankuaren babesa jasoko du Sari Nagusiaren babesle modura.  
  • Lasterketako sailkapen orokorreko liderraren maillotean presentzia izaten jarraituko du Banco Sabadellek.    

Aurten ere Itzulia Basque Country lasterketak Banco Sabadell bankuaren babesa jasoko du Sari Nagusiaren babesle modura. Hala berretsi da Sabadell bankuko lurralde mailako zuzendari Ignacio Navarroren eta Javier Riaño Itzulia lasterketako zuzendaria sinaduren bitartez. 

Izan ere, Banco Sabadell bankuak Euskadin goi mailako txirrindularitzaren aldeko apustu tinko eta irmoa egiten jarraitzen du. Dagoeneko 10 urte baino gehiagoko lankidetza da. Itzulia antolatzea ezinezkoa izango litzateke babesleengandik jasotzen dugun babes handi hori jasoko ez bagenu, tartean Banco Sabadellena. Bankuaren eta Itzulia Basque Country lasterketaren arteko akordio berriak lankidetza beste urte baterako berritu du.  

Sinaduraren ondoren Javier Riaño halaxe mintzatu zen: «Sabadell bankua aliatu fidela da; 12 urte daramatza bere markaren enbaxadore modura geure lasterketan sinesten. Itzulia lasterketa bera zein bere irudia gorantz ari dira egiten azken urteetan, kirol arloari esker baina baita horrelako babesei esker ere. Banco Sabadell bezalako marka batek zugan konfiantza duenean, beste enpresa batzuek ere zeuri begiratzen dizute.  Harremanak eta txirrindularitzari emandako babesak luze irautea eta hazten jarraitzea espero dugu; seguru etorkizunean proiektu berrietan sartuko direla».  

Sabadell bankuko zuzendariorde nagusi eta iparraldeko lurralde mailako zuzendari Ignacio Navarrok, bestalde, Itzuliak Sabadell bankuan izan duen garrantzia nabarmendu zuen; adierazi zuenez, «harro gaude beste urte batez Euskadin horren errotuta dagoen kirol hau babesteaz». 

Carlos Rodríguezek seigarren etapa irabazi du; eta Juan Ayusok, 2024ko Itzulia
Romain Gregoirek esprintean irabazi du Itzuliko bosgarren etapa Amorebieta-Etxanon 
Louis Meintjesek Itzuliko laugarren etapa irabazi du Legution