Aurten, 2022ko Itzulia jarraitu RaceCenter ofizialetik

2022ko edizio honetan, Basque Country Itzuliak lasterketa zuzenean jarraitzeko tresna berria izango du.

Itzuliko antolatzaileek lasterketan gertatzen den guztiaren berri emango dute zuzenean euren webgune ofizialetik helmuga.cloud euskal enpresak garatutako Live Tracker plataformaren bidez. Plataforma horretan, lasterketako datu nabarienak erakutsiko dira txirrindulari-talde garrantzitsuenen zuzeneko GPS trackingaren bitartez, baita mapak, lasterketaren profila, iruzkinak, argazkiak, bitarteko sailkapen birtualen kalkulu automatikoa eta, lasterketa amaitutakoan, behin-behineko azken sailkapenak ere.

Julian Erasok honako hauxe esan du plataforma berriari buruz: “sistema honen bidez, zaleei modu berri eta hobean jakinaraziko diegu nola doan lasterketa. Oso erraza izango da etapa bakoitza ikustea, ulertzea eta jarraitzea”. Horrez gain, bere esanetan, “lasterketako segurtasuna kudeatzen ere lagunduko digu, talde bakoitza non dagoen eta lasterketako burbuilaren tamaina orokorra nolakoa den jakingo dugulako”.

Zaleak murgiltzeko esperientzia honen bidez, 2022ko Itzuliak lasterketaren estaldura aurreratua eta erakargarria eskainiko du txirrindularitzako lasterketen antolakuntza eta jarraipena erabateko helburu dituen Live Tracker plataforma eta zerbitzuaren bidez. 

Maite Mutuberriak diseinatutako kartelak iragarriko du Itzuliaren 62. edizioa
Itzuliak lasterketa honetako seigarren etapa izango dena aurkeztu du
Itzulia Basque Challenge jaio da, World Tour mailako proba zikloturista