Alzolak Itzulia Basque Country lasterketarekin kolaboratuko du 2021ean

Alzola euskal ur marka Itzuliaren familiako kide bihurtuko da, kolaboratzaile ofizial modura. OCETAk eta Alzolak lortutako kolaborazio hitzarmenari esker, Alzolak 10.000 ur botila baino gehiagoko hornidura emango dio Itzuliari lasterketak iraungo duen 6 egunetarako. Botilak txirrindulariak, antolaketa, epaileak eta lasterketako gainerako kideak hornitzeko baliatuko dira.

Julian Erasok azaldu duenez, “pixkanaka, bertako enpresak ere Euskadiko lasterketarik garrantzitsuena babesten hasi dira. Poz handiz hartu dugu Alzola Itzuliarekin kolaboratzen hastea” azaldu du Julián Erasok.

Cycling: Itzulia / Vuelta a País Vasco / Tour Basque Country / Stage 3 / Etapa 3 DESCRIPTION / DESCRIPCION / Pelotón Sarriguren - Estibaliz (191,4 Km) 10-04-2019 / Tour Basque Country / Luis Angel Gomez ©PHOTOGOMEZSPORT2019
Itzulia Basque Country 2025eko edizioan 24 taldek hartuko dute parte
Lehenengo etapako ibilbidearen zati bat aldatu da 
Hona hemen Itzulia Basque Country 2025 lasterketaren ibilbidea