2026ko Itzuliko etapa bat Galdakaon hasi eta amaituko da

  • Galdakaoko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko ibilbidean egon dadin  

Galdakaoko udalerria 2026ko Itzuliko ibilbidean egongo da, eta etapa bat bertan hasi eta amaituko da, gaur, 2026ko urtarrilaren 9an, hitzarmenaren kontratua sinatu ondoren. 

Honako hauexek parte hartu dute kontratua sinatzeko ekitaldian: Galdakaoko alkatea, Iñigo Arriandiaga Hernando; Kiroletako zinegotzia, Asier Korta; Gazteriako zinegotzia, Amets Iturbe; OCETAko presidentea, Javier Riaño; OCETAko Harreman Instituzionaletako arduraduna, Iker Amarika; eta elkarteko idazkaria, Olatz Otero. Hitzarmen horren bidez, udalerria modu ofizialean egongo da txirrindularitzako probako ibilbidean, nazioarteko egutegiko hitzordu nabarienetakoa dela kontuan hartuta. 

Galdakaok kultura eta historia zabala dauka txirrindularitzaren arloan, eta, urteen joan-etorrian, harreman estu-estua izan du Itzuliarekin. OCETAko presidenteak, Javier Riañok, adierazi duenez, hitzarmen hau oso garrantzitsua da udalerriarentzat: “pozarren gaude, txirrindularien lurra den Galdakaora itzuli garelako. Itzulia eta Itzulia Women askotan igaro dira hemendik, baina 1996az geroztik Galdakaon ez da etaparik egon”. 

Alkateak, Iñigo Arriandiaga Hernandok, berretsi egin du Galdakaok harreman hori daukala Galdakaorekin. Egiten duten lan eskergagatik, eskerrak eman dizkie Galdakaoko Txirrindulari Elkarteari, Mozoilo Triatloi Elkarteari eta Txirrindulari Gelari. Azken horretan, hain zuzen ere, lan nekaezina egiten da Igor Antonen zuzendaritzapean, txirrindularitzaren kultura neska-mutilen artean sustatzeko asmoz. Ziur jarraipena emango diotela Galdakaok txirrindularitzarekin daukan harreman horri. Talde horientzat guztientzat, harrobi horrentzat eta herritar guztientzat berezia izango da gure herrian munduko txirrindulari onenei harrera egitea. 

Irteera eta helmuga Galdakaon bertan egongo direnez, udalerriak lasterketarekin daukan harreman historikoa indartuko da, eta 2026ko edizioko ibilbidean duen agerpena sendotuko da. Hitzarmenean, bi alderdien arteko lankidetza-esparrua ezarri da, lasterketako jardunaldia udalerrian bertan antolatzeko eta garatzeko. 

Albistea sinaduraren egun berean eman da jakitera, orduantxe hasiko direlako elkarrekin lan egiten hurrengo Itzulian Galdakaon garatuko den etapa prestatzeko. 

OCETAk etapa berriari emango dio hasiera Itzulia Basque Countryn, Banco Sabadellen 14 urteko babesaren ondoren
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
2026ko Itzuliko azken etapa Bergaran amaituko da 
12 de abril de 2026

Inscríbete a la Itzulia Basque Challenge

Dos recorridos // Siéntete como un profesional. 

¡Acreditación para la última etapa incluida!