2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da

  • Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin 

Basauri 2026ko Itzuliko egoitzetako bat izango da, udalak eta OCETAk lankidetza-kontratua sinatu ondoren. Hitzarmen horri esker, probaren hurrengo edizioko etapa bat hasi eta amaituko da udalerrian. 

Kontratua sinatzeko ekitaldian, Basauriko alkateak, Asier Iragorrik, parte hartu du erakundeko ordezkariekin batera. Hitzarmen horren bidez, txirrindularitzako egutegiko lasterketa nagusietakoaren ibilbide ofizialean egongo da Basauri. 

Udalerriak oraintsuko esperientzia dauka probako egoitza moduan, 2024an bertan hasi eta amaitu zelako Itzulia Womeneko etapa bat. Aurrekari horrek indartu egiten du udalak txirrindularitzaren alde egindako apustua, eta 2026rako aurreikusitako jardunaldiaren antolaketa errazten du. “Basaurik zenbait urte daramatza goi-mailako txirrindularitzaren aldeko apustua egiten, eta guretzat garrantzitsua da Itzulia Womenen ostean udalak Itzulia ere herrira ekarri nahi izana”, baieztatu du Javier Riañok, OCETAko presidenteak.  

Sinatutako hitzarmenak bi alderdien arteko lan-esparru bateratua zehaztuko du etaparen garapenerako, eta, aldi berean, Basaurin garatzeko beharrezkoak diren alderdi logistikoak zein antolakuntzakoak koordinatuko ditu. 

Asier Iragorrik, Basauriko alkateak, adierazi duenez, “Itzulia Womenek arrakasta handia izan zuen Basaurin, eta txirrindularitzako beste proba handi bat ekartzeko irrikaz geunden, eta, inolako zalantzarik gabe, basauriarren harrera bikaina izango da berriro”. 

Itzuliko Naiz 2026ko Itzuliko abesti ofiziala izango da 
2026ko Itzulia Basque Countryren aurkezpen ofiziala egin da Bergaran
Itzulia Basque Countryko ibilbidean Red Bull Kilometroa jarriko da lehen aldiz
12 de abril de 2026

Inscríbete a la Itzulia Basque Challenge

Dos recorridos // Siéntete como un profesional. 

¡Acreditación para la última etapa incluida!